Zumarragako udalaren oharra (039. alea)
Hurrengo irailaren 1etik aurrera, Ondasun Higiezinen Zerga eta Iharduera Ekonomikoen gaineko Zerga kanpainarekin bat eginez, ordain agirien kobrantza modalitatea aldatuko dute eta hauek, Banku, Entitate laguntzaileen bidez egingo dira. Horregatik, ordainketak, aipatutako Entitate laguntzaileetan egin beharko dira. Beraz, Entitateera bertaratu behar ez izateko, hau izan daiteke momentu egokia zure ordain agiriak domizializatzeko. Udaleko Zergabilketa bulegora bertaratuz edo Zergabilketako telefono honetara deituz (943 729157) egin dezakezu hau.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide