Urte hauetan guztietan oso jende ezaguna hurbildu daAntiora: Joaquín Atxukarro pianojolea, Ainhoa Arteta,Donostiako Orfeoia, Moskuko bertutetsuak eta Berlingo kordaboskotea… Urtetik urtera garrantzitsuagoa den musikaldia dugueta Donostiako Hamabostaldiaren jarraipen txikia dela esan daiteke.
Izan ere Donostiakoa jende asko oporretan kanpoan dagoenegunetan ospatzen da. Antioko musikaldiak iraileko larunbat guztietaneskaintza bikaina du eta doan gainera.
Aurtengo musikaldiari hasiera Nicanor Zabaleta kameraorkestrak eman zion eta joan den astean Il Giordino Armonicoitaliarrak aritu ziren. Bere ekitaldiak arrakastatsuak izan zirenentzule aldetik zein musika aldetik. Nicanor Zabaleta GanbaraOrkestra Euskadiko musikari gazteez osatua dago. Europako musikaikastetxe ospetsuenetan arituak dira eta aurtengo DonostiakoHamabostaldian ere egon dira. Euren errepertorioan erromantizismokokorda orkestrarako lanak dituzte batez ere, baita mende honetakoakzein euskal musikagileenak ere. 1997. urteaz geroztik ChristophGedschold zuzendari alemaniar gaztea dute lankide.Hilaren 12anaritu zen Il Giordano Armoniko taldea Milanen sortu zen1985ean. Areto musikan espezializatuak dira, aintzinako tresnakjotzen dituzte eta batez ere VII eta VIII errepertorio italiarralantzen dute. Musika munduan izen handia duten Europako hiriezberdinetan eskeini dituzte kontzertuak eta egun Vivaldiren zenbaitlan obra ari dira grabatzen.
Asteburu honetan María José Moreno soprano granadarra izango da Antion. Besteak beste Rodrigo, Guridi,Verdi eta Pucciniren lanak abestuko ditu. Oso momentu onean dago etahonen adierazle nagusia datorren urtean Donostiako Hamabostaldianarituko dela da.
Santa Zeziliako koralak itxiko du aurtengo musikaldiahilaren 26an. 1928an sortu zen funtzio erlijiosoak zabaltzeko asmoz,baina, laster bere abesti bilduma folklore arlora zabaldu zuen,Euskal Herriko jaialdietan parte hartuz. Nazioarteko ekitaldi ugarieskaini ditu eta baita zenbait lehiaketa irabazi ere. Iaz, hain zuzenere, Antioko abesbatza lehiaketan garaile suertatu zen. Hau dela eta,beste sari batzuen artean, aurtengo musikaldian parte hartzeko aukeraeskaini zaio.
Beraien ekitaldian euskarazko zenbait kanta ereeskainiko dizkigute.
Zaletasuna duen edonork ez du aitzakiarik, sarreradoan da eta kontzertuak arratsaldeko zazpiak eta erdietan hastendira. Ordu erdi lehenago autobusa ateratzen da Zumarragakoparrokiatik.
Lander Zurdo Antioko Hamabostaldiaren antolatzailea
Lander Zurdo Zumarragako Musika Bandarenzuzendaria eta Antioko Musikaldiaren udal arduraduna da. Urtehauetan guztietan zehar, antolakuntza lanean murgilduta egon da etabertatik pasa diren musikari ezberdinekin harremanak izan ditu.Musikaldiaren gorabeherak primeran ezagutzen ditu beraz.
Ze azpimarratuko zenuke aurtengo Musikaldian?
Nik uste musikari oso onak datozela aurten Antiora.Nikanor Zabaleta Ganbara Orkestrako gazteak, adibidez, DonostiakoHamabostaldian izan ditugu aurten. Il Giordino Armonikoko italiarrakinguru honetan ekitaldiak eskaintzen ari dira eta Lizarra zeinGasteizen ere izango dira. María José Moreno sopranoaAinhoa Arteta Antion egon zenean bezain momentu onean dagoelaesango nuke. Hau da, orain ari da lortzen benetako nazioarteko mailaeta heldutasun profesionala.
Zer nolako garapena izan du Musikaldiak?
Nik uste entzule aldetik oso sendotua dagoela, etaEuskal Herriko txoko ezberdinetatik ere jendea hurbiltzen da. Gainerabertako jendea gero eta heziagoa dagoela esango nuke. Lehenengourteetan jendea sartu irtenean aritzen zen musikariak lanean ariziren bitartean. Isiltasun egokia ez badago musika ez da beharadina nabarmenduko.
Ba al dago urte hauetan guztietan oroitzapenberezirik utzi dizun musikaririk?
Nik uste dut maila honetan denek dutela zerbait bereziaeta guztiez gogoratzen dut detaile bereziren bat. Joaquin Atxukarrooso gizon adeitsua zen. Askotan pentsatzen dugu musikari hauek berenburuak besteona baino hobetzat dituztela, baina gero jende osojatorra dela konturatzen gara.
Zer iruditu ohi zaie Antioko baseliza?
Musikari gehienek, Europa ekialde edo erdialdetikdatozenak batez ere, baseliza batean jo behar dutela jakin eta askozere leku txikiagoa espero dute.
Hona iritsi eta Antio ikusten dutenean oso leku ederrairuditzen zaie. Akustika ere oso ona iruditzen zaie. Hau nire ustezegur eta harriaren arteko konbinaketari esker da, txoko guztietatikprimeran entzuten da musika. Urte hauetan guztietan egin direnaldaketak, musikal ikuspegitik, onerako izan dira.
Ba al dago Musikaldira etortzea lortzea berezikikosta zaizuen musikariren bat?
Beno, zenbait musikaldik lan errazagoa dute, DonostiakoHamabostaldiarekin batera ospatzen baitira. Hori dela eta,Donostiara etortzen direnak ez dute batere arazorik hurrengo eguneaninguruko herri batera hurbiltzeko: Zumaiara, Debara…
Zumarragara datorren jendea, ordea, bertara dator. Horidela eta, zailtasun gehiago ditugu zenbaitetan musikariak ekartzeko.
Nor gustatuko litzaizuke ekartzea?
Eskatzen hasiz gero, Israelgo Orkestra Zubin Mehta burudutela ekartzea atsegin litzaidake. Noski, guk dugun aurrekontuak ezdu halakoetarako ematen, baina, ahal dugun onena ekartzen saiatukogara aurrerantzean ere.
Ez al dizue inork arazorik sortu kapritxoren batekin?
Ez, arazo oso larririk ez, ondo moldatzen diradagoenera. Batzuek, adibidez, ezaugarri bereziak dituen aulki batnahi izaten dute eta guk lortu beharra izaten dugu.
Besteren batek jotzen hasi baino lehen “yakuzzi” bat atsegin zuela esan zigun, eta noski, Antio “baselizenkatedrala” izango da, baina, halakorik ez dugu oraindik.
Irakurleei mezuren bat bidali nahi zenieke?
Bai, beldurrik gabe hurbildu daitezela Musikaldira.Jende askok dio musika mota hau ez duela ulertzen. Nik musikasentitzeko dela esaten diet, ez da ulertze kontua. Garrantzizkoenaarreta jartzea da, hau eginez gero musika geure barnean sartu etaberarekin gozatuko dugu. Noski, zenbat eta gehiago jakin, orduan etagehiago estimatuko dugu. Baina gozatzeko arreta jartzea besterik ezda behar, ondoren norberaren izaeraren araberako sentipenaksortaraziko dizkigu.