Garrido Goierriko Itzuliaren irabazlea (040. alea)
Aurreko asteburuan ospatu zen Goierriko Itzuliaren XVII. edizioa. Hiru etapen ondoren, Iberdrola taldeko Jose Antonio Garridok irabazi zuen sailkapen nagusia. ACR talde nafarreko Ruben Díaz de Ceriok denbora berean bete zuen lasterketa, baina Garridok sailkapen hobeak lortu zituen hiru egunetan. Bi txirrindulari hauek lehenengo etapan lortu zuten gainontzekoei denbora hartzea. Gorka Gonzalezekin batera heldu ziren Urretxura eta Garrido berak irabazi zuen. Bigarren eta hirugarren etapak Banaka taldeko Josu Sillonizek irabazi zituen.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide