Nola bizi zenuten Eginen itxiera?
Sorpresa handiz. Ni neu oporretan nengoen, baina beti irratia entzuten aritzen naiz eta horrela izan nituen lehenengoberriak. Egunkarira hurbildu nintzen eta han, kanpoaldean, aurkitunituen nire lankideak. Polizia mordoa ere han zebilen. Bi taldeokelkarri begira egon ginen: beraiek pozik eta gu amorruz beterik.
Zein da egungo egoera?
Lehenengo momentutik izan dugu erreakzionatzekoahalmena, eta horrek adore handia eman digu. Egin itxi zutenegunean bertan hasi ginen toki baten bila, egunkari antzeko zerbaitidazteko. Eta lortu genuen, benetako lagunei esker. Langileok( 210zituen guztira Eginek, irratia barne) taldeka banatu gara:batzuk propagandaz arduratzen dira, beste batzuk kamisetak banatzeazEuskal Herri osoan, beste batzuk irratsaioak ahal den bezalaprestatzeaz, beste batzuk Euskadi Informaciónidazteaz…
Langileak nola gelditu zarete?
Hasiera batean langabeziako soldata ukatu egin ziguten,baina ondoren onartu ziguten eskubidea. gertatzen dena zera da,azarora arte ez dugula sosik ikusiko tramiteak direla eta.
Zenbait lankide oso egoera txarrean geratu da. Kontuanizan behar da kazetari asko berrogei urtetik beherakoak direla, hauda kredituetan eta bete-betean sartuta daude. Gainera, bikote dezentedago Egineko langilez osatua. Orokorrean, egoera txarra daguztiontzat, baina bereziki seme-alabak dituztenentzat. Gainera,kolaboratzaile eta korrespontsalek (Bere-ren kasuan esaterako) ezdute subsidioa kobratzeko eskubiderik.
Nola ikusten duzue etorkizuna? Nola doa proiektuberriaren prestaketa?
Etorkizunaz ezer gutxi dakigu oraindik. Proiektuperiodistiko berria prestatzen ari direla badakigu, baina hori ez daizango beste Egin bat. Espero dugu egunkari berrian Eginenaritutako jendea hartzea, baina guztiontzako lekua ez dela izango ere badakigu. Urte bukaera alderako gauzak zehazten joangodira. Garbi dagoena da Eginek utzitako hutsunea bete egingodela, herria horretarako behar den dirua jartzen ari da eta.
Nolakoa iruditu zaizu Euskal Herriko gainontzekokomunikabideen eta alderdi politikoen erantzuna?
Gainontzeko komunikabideen erantzuna espero genuena izanda. Kazetarien aldetik elkartasun handia izan dugu, batez erehedabide euskaldunen aldetik, nahiz eta hutsune nabarmenak ere ezdiren falta izan. Zenbait medio, berriz, gehienbat Madrilekoak, poztuegin dira guri emandako kolpearekin. Politikoei dagokienez ere,sorpresa handirik ez da izan: zenbat eta abertzaleagoa izan alderdia,orduan eta gure aldeago jarri dira. Eta zenbait etaantieuskaldunagoak izan orduan eta kontrago.
Zer eragin du Egin ixteak Euskal komunikabideetan?
Egin ixteak ondorio garbia dauka Euskal Herrikokomunikazioaren esparruan: prentsa eta irrati espainola kontsumitzenduen herritarrentzat ez, baina kolonizazio kulturalaren aurkadagoenarentzat galera handia da. Egin eta EuskaldunonEgunkaria kenduta, beste egunkari guztiak oso antzekoak dira mezuaridagokionez. Disimulu gehiagorekin edo gutxiagorekin espainolismoarentresnak dira, eta Euskal Herriak garatzeko behar dituen bitartekoakhondatzen ikusten badituzte poztu egiten dira.
Nolakoa iruditu zaizu herriaren erantzuna?
Herriaren erantzuna izugarria izaten ari da. Donostianegin zen manifestazioan hotzikara eta guzti sentitu genuen Eginekookmilaka eta milaka lagunen txaloak entzunda. Eta behar bada,hori baino garrantzitsuagoa oraindik: pertsona asko ari da EuskalHerri osoan, Urretxun eta Zumarrragan ere bai, komunikazio proiektuberria aurrera ateratzeko dirua jartzen, edo Hitz Eginplataformetan lanean. Esageraziorik gabe, munduko beste inongoegunkarik ezin du horrekin amets ere egin. Aukera hau aprobetxatzendut laguntzen ari diren guztiei eskerrak ozen emateko, bereziki biherriotan Hitz Egin taldea osatu dutenei. Ez diegu kaleegingo.
Itxiera ustekabekoa izan al da? Ala aurrerantzeanestatuak hartu ditzakeen beste erabaki batzuekin batera espero alzenuten?
Estatu espainiarrak aurrerantzean eraso berririk egingoal duen? Ez dakit. Horretarako tresnak eta borondatea ez ditu falta.Baina Euskal Herriak ez dizkio gauzak erraz jarriko. Euskaldun askogara ideiak oso garbi ditugunak eta atzera egingo ez dugunak,bakoitzak bere tokian.