-Nolatan sortu zen Irrika elkartea?
Eitza inguru honetan bi koadrilaelkarrekin ibiltzen ginen. Garai hartan elkarte ugari sortzen ariziren, Zumardi ere sortu berria zen, eta guk ere geurea izateapentsatu genuen.Denok Eitza ingurukoak ginen eta gehienoi ehizazaletasunak ere lotzen gintuen. Esan beharra dago gainera, garaihartan Eitzan ez zegoela elkarterik. Bordatxo tabernaren ondoan PinuAzpi elkartea egon zen, baina geurea sortu aurretik desagertu zen.Hutsune hau bete eta elkartzeko leku bat izateko asmoz, hogeita zazpilagun bildu eta Irrika sortu genuen. Ez genuen aparteko bestehelbururik.
-Lokala lortzeko zailtasunik izan alzenuten?
Hasieran alokatu egin genuen etagastuak gutxitzeko gu geu arduratu ginen lokala txukundu etaprestatzeaz. Lan dezente izan genuen, etxebizitza zahar bat baitzen.Dena den, gero aldaketak izan ditu. Iaz berrikuntzak egin genitueneta lokala zertxobait zabaldu genuen.
-Emakumeak onartzen al zenituztensukaldean?
Hasieran emakumeak ezin ziren sukaldeansartu, elkarteko estatutuetan ere jasoa zegoen. Beste garai batzukziren eta geuk ere Donostiako ohitura jarraitu genuen. Gero tirabirakegon ziren, batzuk ez zeuden emakumeak sukaldean sartzearen alde,baina azkenean utzi genien.
-Hasieran 27 bazkide zinetela esanduzue, egun zenbait zarete?
Orain 44 gara. Duela gutxi asanbladabatean beste 8 bazkide sartzea onartu genuen. Izan ere, baja batzukere izan ditugu. Sartzen diren gehienak 35 urtetik gorakoak dira, ezda jende gaztea.
—Zein ekintza burutu dituzue urte hauetan guztietan?
Ekintza gehienak elkarte barrurakoeginikoak izan dira: afariak edo ospakizunak direla, txangoakErrioxara eta beste zenbait lekutara… Hala ere, zenbait urtetanEitzako jaien antolatzaileak izan ginen, komisioak ardura hau hartuzuen arte. Bestalde, lehenago auzoko jaietan elkartea taberna moduanzabalik egoten zen eta barran txandakatzen ibili behar izaten genuengau osoa zabalik eduki ahal izateko. Egun, jaietan jubilatueieskaintzen zaien luncha prestatzeaz arduratzen gara.
-Parranda handirik ere egingozenuten elkartearen aitzakiaz…
Beno… ez gara oso parrandazaleak.Bitxikeriaren bat edo beste ordea, egin dugu. Errioxara joan ginenlehenengo aldian, 1973an, joan ahal izateko baldintza bibotea uzteazen. Azkenean denok ez genuen utzi, baina gehienok hor joan ginen,egun gutxi batzuetan hazitako bibote xelebreaz.