Juan de Lizarazu erakusketa aretoaren inaugurazioa (040. alea)
Areto berriaren inauguraketan Koruko Aizarna, Kultura diputatua; Pello Gonzalez, Jon Aldama eta San Telmo museoko arduradunak izan ziren. Lokalaren prestaketa Foru Aldundiak ordaindu du oso osorik eta 9 milioi pezeta kosta da. Kanpo aldea apaintzeko Bittor Hernandez urretxuarraren bi eskultura jarri dira hormari itsatsirik. Alkatearen esanetan, areto berria herrian egiten denaren erakustokia izango da. Dena den, lehenengo erakusketa Donostiako San Telmo museoak utzitako 18 margok osatzen dute. Guztiak euskal margolarienak dira, XIX. mende bukaera eta XX. mende haserakoak. Aurelio Arteta, Dario de Regoyos eta Ignacio Zuloagaren lanak dira ikusgai besteak beste. Lehenengo erakusketa hau irailak 27a arte izango da. Aste egunetan 17:30etik 20:30era eta jai egunetan 12:00etatik 14:00etara.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide