Urretxuko jaiak 1998 (040. alea)
Irailak 19, larunbata
- 09.00.-Avenida berrian, abelgorrien lehiaketari emango zaio hasiera; “Secundino Esnaola” musika ikastetxeko trikitilariak izango dira bertan giroa alaitzen.
- 10.30.-Haurrentzako eskalada Gernikako Arbola enparantzan.
- 11.00.-Urretxuko erraldoi eta buruhandiak (Aldiri kultur elkartea konpartsa)
- 12.30.-Ganadu lehiaketaren sari banaketa. Jarraian, bertsolarien saioa.
- 14.00.-Lizeoko enparantzan, haurrentzako bazkaria, Artizar astialdi taldeak antolatuta.
- 15.00.-Haurrentzako jokoak, Artizar taldeak antolatuta.
- 15.30.-Santa Barbarako bidean, Odriozolaren plazatxoan, plater tiraldia arratsaldeko 8ak bitartean.
- 16.00.-Haurrentzako karaoke eta txiste lehiaketa, Artizar taldeak antolatuta. Ordu berean, Ederrena pilotalekuan, XXIII. Gastronomi Lehiaketa hasiko da. Jangaia: Congrioa saltsan.
- 19.00.-Lizeoko enparantzan, Herriarteko XI. Folklore Jaialdia.
- 21.00.-Gastronomi Lehiaketako bi sukaldari irabazleak ezagutu ondoren, sukaldari eta laguntzaileak hor saiatuko dira prestatutakoa triparatzen.
- 23.00.-Iparragirre plazan, txistulariek antolatutako Txistularien Kontzertu Nagusia Celestino Pozuetaren omenezkoa (1897-1968). Kaleetan zehar, hor arituko da goizeko 3ak eta erdi arte Aldapa txaranga.
- 00.30.-Zubimusu plazan, Txatanuga Funtz Band taldearen saio berezia.
- 05.30.-Txokolatada beroa txosnetan.
- 07.10etan.-Zezenak, Urolako geltoki zaharraren ondoko plazatxoan.
Irailak 20, Igandea Euskal Jaia - 10.00.-Egunari hasiera emango diogu txistulari, trikitilari eta dultzainero taldeen kalejirarekin.
- 11.00-12.00.-”Argazkilari Kontzentrazioa”. Gaiak egun osoan zehar aukeratu ahal izango dira Kultur Etxean.
- Goiz osoan zehar, hainbat euskal ekintza izango da Iparragirre plazan, arratsaldeko 2ak arte:
- – sagardo eta txistor dastaketa
- – Urretxu eta inguruko herrietako artisauak
- Gainera. Euskal Jantzien Erakusketa.
- 11.30.-Herriko trikitilariek, dultzaineroek, bertsolariek, abeslariek, txalapartariek, dantzariek eta erraldoiek herria girotuko dute.
- 17.30.-Karrozen ibilaldiaren irteera. Aurten 11 koadrila arituko dira lanean. Hauekin batera hainbat taldek Euskal Jaiko ibilaldia osatuko dute.
- 18.30.-Lizeoko plazan, Urretxuko Txalapartarien eta Zuhaitzaren Soinua elkartearen saioa.
- 19.15.-Ibilaldiko lehenengo karrozak Lizeoko plazan sartzen hasiko dira. Denak heldu ondoren, epaimahaiaren erabakia jakinaraziko da.
- 23.00.-Zintzo-Mintzo euskaltzaleen elkartearen gazte taldeak antolatuta, Euskararen Aldeko Kandela Piztea, Iparragirre plazan. Anima zaitez eta eraman zure kandelatxoa.
- 23.30.-Iparragirre plazan, dantzaldia Etzakit taldearen eskutik.
- 00.30.-”Bedaioko Ingurutxoa”, dantza herrikoia Iparragirre plazan.
- 01.00.-Iparragirre plazan, klabelinaren eskaintzaren jarraipena.
Irailak 21, astelehena Koadrilen Eguna - 10.00 .-Avenidan, herri bazkarian parte hartuko duten koadrilei mahai eta aulkiak banatzea muntatu ditzaten.
- 11.30.-Mahaia muntatu dutenentzat, Avenidan bertan Hamaiketakoa:salda eta txorizoa.
- 12.00.-Haurrentzako Jolasak Iparragirre plazan, eguerdiko 2ak arte eta arratsaldeko 4etatik 6ak arte: gaztelu puzgarria,pista amerikarra, trena, etab. Ondoren, koadrilen musika alaiaz lagundurik, Herri Kalejira.
- 14.30.-Herri Bazkaria Avenidan.
- 17.30.-Koadrilentzako zezenak, Urolako zezen-plaza-txoan, Aldapa txarangaren musikaz alaiturik.
- 18.30.-Magiaz eta umorez beteriko haurrentzako jaialdia. “Hankagorri” taldearen eskutik, Iparragirre plazan.
- 20.00.-Txiste Lehiaketa Avenidan. Animatu eta konta zeure txisterik onena.
- 21.30.-Kantu-Afaria Avenidan. Otarteko on bat janez,euskal kantak abesteko aukera izango dugu, zenbait txistulari, soinujole eta musikariren laguntzaz, giro jatorrean, Zintzo-Mintzo euskaltzaleen elkarteak antolatuta.
- 23.00.-Iparragirre plazan, dantzaldia Gaubela taldearen eskutik.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide