Kirol mailan zein helburu lortu nahi dituzue presidente zauden bitartean?
Guk kirol helburuez ez dugu gehiegi hitz egin, gure asmo nagusia bertako gazteei aukera ematea da eta horretarako beheko taldeekin lana egin behar dugu, preferenteko taldeak lan horren emaitza jaso dezan. Dena den, kirol helburuen barnean, hirugarren mailara igotzeari ez genioke uko egingo.
Taldean horrenbeste gazteri batera aukera ematea, ez al da arrisku handiegia?
Nik uste dut arrisku honi aurre egin beharrean gaudela, Urretxu Zumarraga bezalako herrietako talde batentzat etxeko jokalariekin maila mantentzeko ez genukeela arazorik izan behar. Dena den, beheko taldeetatik hamaika gazte igo dira eta hauei maila berrira egokitzea kosta egingo zaie, baina nik uste apustuak mereziko duela.
Nola bururatu zitzaizun Urolako presidentea izatea?
Aurreko zuzendaritzak utzi egingo zuela esan eta batzarra egin zuen bertatik, komisio bat sortu zelarik. Komisio hau bazkide, udaletxeko jendeak, entrenatzaileek eta abarrek osatu zuten eta beraien eginkizuna zuzendaritza berria bilatzea zen. Baina, hauek jende bila zebiltzala, herriko beste pertsona batzuk beren kontura lanean hasi ziren astero bilerak eginez. Azkenean jende honen egitasmoak aurrera egin zuen eta zuzendaritza berria osatu zenean ni aukeratu ninduten presidente.
Gurasoak bazkide egitearen asmoa nola sortu zitzaizuen?
Beno, oraindik asmo hau ez dugu aurrera eraman baina 200 gazte mugitzeak diru asko suposatzen du eta horri aurre egiteko modu bat da. Izan ere, gazte bakoitzak 60.000 pezetetako gastua suposatzen du taldearentzako eta guk gurasoei ez diegu diru kopuru hori eskatzen. Guk bazkide egiteko eskatzen diegu bakarrik, modu honetan lagundu egiten digutelarik.
Euskararekiko nolabaiteko neurririk hartzea pentsatu al duzue zuzendaritzan?
Futbol eskolako monitoreek euskaraz egiten diete gazteei komunikatuak, kartelak eta halakoak bi hizkuntzatan egiten ditugu. Esan beharra dago euskara dezente egiten dela Urolan, Zintzo-Mintzok antolatutako Hitzarmenean ere parte hartu genuen, beraz, hainbat ekintza burutu ditugu euskararen presentzia handitzeko asmoz. Dena den, Argixaon geroz eta euskara gehiago entzuten dut, agian ez nahi adina baina lehen baino gehiago bai behintzat. Esan beharra dago, euskara dezente egiten dela Urolan, Zintzo-Mintzok antolatutako hitzarmenean ere parte hartu genuen, beraz, hainbat ekintza burutu ditugu euskararen presentzia handitzeko asmoz. Dena den, Argixaon, geroz eta euskara gehiago entzuten dut, agian ez nahi adina baina lehen baino gehiago bai behintzat.