Zumarragako Udaleko Bulego Teknikoak sei milioi bostehun eta hiru mila pezetatako aurrekontua egin du. Zumarragako Udalak 3.500.000 pezeta jarriko ditu. Gotzaintzak, berriz, milioi bat pezeta emango du eta bolatokiaren eraisketak libre utziko duen lekua eta ondoko lursaila Udalari emango dizkio. Burutu beharreko lanak Agiñako bizilagunek auzolanean egingo dituzte eta oraindik zehaztu gabeko dirulaguntza ere jarriko dute.
Urriak 10ean Urretxu eta Zumarragako udalek antolaturiko argazki eta pintura lehiaketen sari banaketa izan zen. Aurtengoan partaidetza oso altua izan da: Argazki lehiaketan 101 partaide aurkeztu dira eta pinturan berriz 55. Herrian dagoen zaletasuna bideratzeko Zumarragan 1500 metro karratutako pabiloia prestatu nahi da pinturan aritu ahal izateko.
Sarituei dagokionez, zuri beltzeko argazkietan garaile Santurtziko Txema Mateos izan da eta bigarren Legazpiko Jesus Alonso. Kolorezko argazkietan garailea Berangoko Javier Pedro Fernández izan da eta bigarren Legazpiko Patxi Franco.
Pintura lehiaketari dagokionez, garailea Zumaiako Clara Cuesta izan da eta 150.000 pezetatako saria eraman du. Bigarren saria, 85.000 pezetatakoa, Basauriko Luis Miguel Gómez-entzat izan da.