Pilar Colado
Etxe bakoitza ezberdina da. Emakumeei laguntza eskeini beharko litzaieke etxetik joan ahal izateko eta senarra gartzelara sartu.
Gorka eta Gorka
Kasu bakoitzean arrazoi ezberdinak egongo dira. Gizartea bestela ere nahiko matxista da. Konponbidea bikoteen arteko komunikazioa lantzea da.
Leire Hernandez
Beraien emazteak jotzen dituzten senarrak tontoak direlako. Kartzelan sartu beharko lirateke eta betirako han utzi.
Edurne Fernandez
Leirerekin erabat ados nago. Ez dago inondik inora ulertzerik portaera hori. Emakumeak jotzen dituzten gizonak zoratuta daude eta euren zigorra jaso beharko lukete.
Nagore Murua
Emakumea jotzen duen gizona ezin da burutik ondo egon. Ez dago irtenbide argirik, bakoitzaren ezaugarrien araberako neurriak hartu beharko lirateke bergizarteratzea lortzeko.
Jose Mari Nestar
Ez dut ulertzen nola eman daitezkeen tratu txarrak familietan. Ez dut uste konponbidea gartzela denik, beste bat aurkitu behar litzateke.