Mikele Aldasororen liburua, saritua (042. alea)
Ez da hau egiten duen liburua, ezta jasotzen duen lehen saria ere. urte mordoska bat darama ikastolan irakasle lanetan eta erreforma planteatu zenetik Ikastolen Elkarterako testugintzan ere. Azken bost urteetan DBHrako Ostadar proiektuaren barnean aritu da hizkuntza arloko testuliburuak egiten lantaldearen koordinatzaile moduan. Liburu sarituak hezkuntza erreformak ekarri zituen aldaketei erantzuna ematen die. Honen arabera hizkuntza komunikaziorako tresna da eta liburuaren helburua tresna hau erabiltzen erakustea da: Ikasleek informazioa ematen, eztabaidatzen, sentimenduak adierazten, arrazoitzen …ikas dezaten. Azken finean, eguneroko bizitzan ondo komunikatzen irakastea da helburua.
Liburua euskal herriko ikastetxe askotan erabiltzen da eta irakasleei mintegien bidez liburuaren metodoa azaltzen zaie. Metodo honen barnean eta poesiaren inguruko unitate didaktikoaren bideoan Andoni Salamero, Iñaki Artolazabal eta Amaia Artolazabal herritarrek ere parte hartu zuten.
Zorionak, Mikele!
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide