Honi aurre egiteko udalak beste 46 milioi jarriko ditu, Europar Batasunak 26 milioiko laguntza eman du eta arestian aipaturiko estatuko ministeritzen 167 milioi pezetatako laguntza dago.
Proiektua aurrera ateratzeko behar den gainontzeko dirua, Foru Aldundiaren bidez heltzea espero da. Udala erantzunaren zain dago eta Juanjo Sagarna, kultura batzordeko presidentearen ustez “estatuko ministeritzak lagundu badute, Foru Aldundiak ere lagunduko duela suposatzen dugu. 125 milioi pezeta inguruko dirulaguntza espero dugu”. Udaleko arduradunen esanetan antzoki berria 2000. urterako zabalik egongo da eta erabilera anitz izango ditu.