Honi aurre egiteko akordio sozial eta politikoa bultzatu nahi da. Helburu hau gauzatzeko halako ikerketa bat aurrikusten da, honen lehenengo zirriborro bat osatua dagoelarik. Azterketa honetan euskararen egoerari buruzko diagnostiko bat egiten da, ahuleziak, gabeziak, eta hauek behar dituzten konponbideak biltzen dituelarik.
Egun hauetan aurrera eramaten ari den kanpainan 200.000 kartel banatu dira Euskal herrian zehar, esku orriak banatu , kamisetak eta pinak salgai jarri… Ekitaldi nagusia hilaren 26an izango da. Euskal herriko 5 futbol zelai euskaltzaleez bete nahi ditu Kontseiluak. Hau dela eta, herrian autobusak antolatu dira Anoetara joateko.