.-Dutxatzeko ur hotza ala beroa?
Beroa
.-Denbora librean zer egitea gustatzen zaizu?
Ahal dudanean kontzertuetara joan
.-Ze opari hartuko zenuke gustura?
Gabonetarako presoak etxean egotea
.-Nor gustatuko litzaizuke ezagutzea?
Carlos Checa
.-Asteburua deskantsatzeko ala gehiago nekatzeko?
Lana egiteko
.-Zure gorputzeko zein atal aldatuko zenuke?
Gustura sentitzen naiz
.-Nora begiratzen diozu lehenik mutil bati?
Begietara
.-Zer falta zaio Urretxu-Zumarragari?
Kontzertuak egiteko musika areto bat eta aparkalekuak
.-Zumarraga-Urretxuko gustuko toki bat?
Santa Barbara
.-Urretxun ezik non biziko zinateke gustura?
Andaluzian edo Errioxan
.-Zein da duzun ohiturarik okerrena?
Beti presaka ibiltzea
.-Bete gabeko amets bat?
Jaraman karrera kotxe batekin ibiltzea
.-Musika entzuteko, dantzatzeko, jotzeko ala kantatzeko?
…eta ipintzeko!!
.-Kantu bat.
Xabier Leteren “Xalbadorren heriotzean”
.-Zain egon ala besteak zure zain?
Puntualitatea
.-Zer da gehien baloratzen duzun gauza?
Esker oneko jendea
.-Norengatik joango zinateke azken muturrera?
Familiarengatik eta nere ingurukoengatik
.-Gaua ala eguna?
Biak
.-Lo egiteko zer?
Lasaitasuna
.-Gustuko janari bat?
“Peli”k prestatzen dituen entsaladak
.-Ura, ala…
Ardo goxo bat
.-Zein da esan bai, baina azkenean egin ez duzun hori?
Beti esandakoa betetzen saiatzen naiz