Iñaki Campos ormaiztegiarrak urte askodaramatza Buzkantza lehiaketan parte hartzen. Askotan irabaziduen arren, 94. urtez geroztik garaipenik lortu gabea zen eta aurtenberriro ere lehen saria lortu du.
Hobera egin al du lehiaketak urte hauetan guztietan zehar?
Bai, nik uste lehen baino buzkantza hobeak aurkeztendirela eta lehiaketaren egun aldaketa ere onuragarria izan dela.Santa Lutzi egunean ospatzen zenean lehiaketa galdu samarrazegoen eta egun propioa merezi zuen.
Lehiaketa hainbestetan irabazteko sekreturen bat izango duzu …
Sekreturik ez dago hemen, denok ere antzera egitenditugu. Kontua porrua, tipula eta gainontzeko osagaiak ondo aukeratueta buzkantza mimoz egitea da.
Zorteak ere garrantzia al du?
Egia esan, bai. Lehenengo sailkapen txanda bat egoten daeta hemendik finalera pasatzeko zortea beharrezkoa da. Izan erenorberak egindako buzkantzaren talde berean fuerte samarra denbuzkantzaren bat suertatu ezkero epailea buzkantza horren zaporeaahotik kendu ezinik gelditzen da. Gero, gurea dastatzen duenean ezdio zaporea nabaritzen.
Zer da Santa Lutzi egun honetan gehien atsegin duzuna?
Dena atsegin dut, baina batez ere animaliak. Ni neu erebaserritarra naiz eta beraz abereak asko begiratzen ditut. Esanbeharra dut kalitade handiko abereak daudela, urtetik urtera hobetzendoala uste dut.
Maria Isabel Zumalakarregi gabiriarrak ErrezilSagar lehiaketan parte hartzen du. Nahiz eta Urretxu-Zumarragatikhain gertu bizi, hirutan soilik etorri da lehiaketara; baina bitanbigarren postua lortu eta iaz garaile suertatu zen.
Zure sagarrondoek zerbait berezia izango dute…
Lur onean daude, ondo zaintzen ditugu eta klase onekoakdira. Errezil sagar klase ona eta gaztea dugu: 200 sagarrondo inguruditugu eta zaharrenek 14 urte dituzte. Bestalde, beste fruitarbol batzuk ere baditugu, baina ez sagarrondoak bezainbeste.
Lan handia ematen al dute sagarrondoek?
Lan handia egin behar da, bai. Lurra maneatu beharradago lehenago, gero landarea aldatu eta lauzpabost urtetan lurramaneatu urtero, ondo ongarritu eta kimatu. Bestalde, urtean pare bataldiz arbola tratatu beharra dago.
Lan guzti honek behar haina emaitza ematen al du?
Egia esan denbora-pasa moduan egiten dugu. Guk sagaronenak jaso eta gainontzekoak erortzen uzten ditugu. Zumarragakogazte talde bat etortzen da baserrira, denak bildu eta sagardoaegiten dute. Gero erdibanatu egiten dugu. Bildutako sagar gehienaketxetik saltzen ditugu, baina Santo Tomasetan Azpeitira, GabonetanOrdiziara eta Santa Lutzitara ere etortzen gara.
Gabiriko sagarrek ia urtero irabazten dute, zerbait bereziaal du Gabiriko lurrak?
Nik uste baietz. Castillo sukaldari beasaindarrak esanohi zuen Gabiriko errezil sagarrak onenak zirela. Izenez Errezilgoakdira, baina Gabirikoak hobeak dira. Iaz Azpeitin saria irabazigenuen, errezildar bat etorri zitzaidan eta zera esan zidan “GuErrezildik etorri eta zuei saria eman. Ez dago eskubiderik!”
Epaileek zer hartzen dute kontutan?
Sagarren itxura hartzen dute kontutan, ez dituzteprobatzen. Nik uste probatu ere egin beharko lituzketela.
Aurtengo Santa Lutzietan, urtero bezala, izan dugu zer ikusieta zer dastatu. Hala ere, aurreko egunetan ere beste zenbait ekintzaizan ziren: buzkantza lehiaketa, Elorriagari omenaldia eta ErrioxaArabarreko ardo lehiaketa esaterako. Bezperan La Salle ikastetxekoaretoan bertso jaialdi paregabea izan genuen, non Unai Iturriagaprimeran aritu zen. Baina ez zen bakarrik aritu: Sarasua, Mendiluze eta Euskitzek ere bere maila erakutsi ziguten.
Santalutzi egunean igandea zela eta eguraldi ona lagun, jendeandana inguratu zen gure bi herriotara. Egunean zehar antolaturikoekintza ezberdinetan parte hartu ondoren, ilunabarrean parrandarakoastia ere hartu zuen jendeak.