Andoni eta Edurneren esanetan “finalera uste bainoerrazago pasa ginen eta finalean ere ez zegoen espero genuen maila.Finalera pasa behar zen bikote bat, Elgoibarko Antzuola anaiak,kanpoan gelditu zen. Iaz maila hobea izan zuen txapelketak”.
Epaileek kantua, panderoa, argitasuna eta koordinazioa epaitzendituzte eta “gure ustez guztiz aldrebesa da epaimahaiantrikitilaririk ez egotea. Askotan trikitilariek ez dute epaile izannahi, gauzak ez baitaude oso argi eta ez dago inon idatzia zer denbenetan baloratu behar dena. Baina epaimahaian trikitilariren bategongo balitz gure lana zuzenago epaitzen jakingo luke. Eskerrakpanderojole bat gutxienez bazegoen.”
Egun txapelketa hau da helduentzat antolatzen den bakarra etagazteentzat ere txapelketa bakarra dago, Zeanurikoa. “Lehenagotrikiti elkarteak bere txapelketa antolatzen zuen, txapelketaofiziala. Txapelketa honetan onenek parte hartzen zuten: Tapiak, KepaJunkerak… eta hauek aurkezteari utzi ziotenean asko galdu zuen.Ulergarria da trikitilari hauek ezagunak egin ondoren txapelketetaraez aurkeztea eta horrela presioa gainetik kentzea. Hain onargarria ezdena zera da, txapelketei esker izena lortu duten trikitilariek gerotxapelketak kritikatzea”.
Edurne eta Andoni txapelketen alde agertzen dira etagarai bateko txapelketa ofizialeko giroa faltan somatzen dute. “KepaJunkera, Tapia eta Leturia, Maixa eta Ixiar… aurkezten zireneansekulako giroa egoten zen. Garai hartan txapelketei garrantzihandiagoa ematen zitzaien eta gehiago ere bazeuden. Gaztetxoentzakotxapelketa ugari egoten ziren eta hauek jende aurrean jotzeko aukeraizaten zuten. Ikasten ari direnentzat txapelketak oso garrantzitsuakdira. Ni, txapelketa nuenean gehiago saiatu eta entsaiatzen nuen,oraingo gazteek ez dute aukera hau. Kalejiretan besterik ezin dutejende aurrean jo, bide txarra dute oraingo trikitixa ikasleek aurreraegiteko. Zaletasun eta ahalmen handia dute, baina ez zaie aukerahandirik eskaintzen. Gehienetan etxekoentzat soilik jotzen dute etahonela zailagoa da motibazioa lortu eta erraztasuna hartzea ere.”
Bestela trikitixa oso egoera onean dagoela uste dute: “Taldeberriak sortu dira eta tabernetan ere asko entzuten da, gainera jendeasko dago trikitixa ikasten. Hala ere, trikitixa munduan ez daoraindik ikerketa sakonik egin, txistuarekin egin den bezala. Betikalean jotzeko musika tresna bezala hartu da eta ez areto itxi bateaneserita entzuteko. Baina Kepa Junkera gauzak aldatzen ari da eta bereekitaldiak antzerki aretoetan eskaintzen ditu. Gainera Europako folkzerrendetan lehenengo postuetan dago. Berari esker trikitixakaurrerapauso handia eman du. Erromerietan eta giro alaia sortu beharden gainontzeko lekuetan Tapia da onena, etxean lasai entzuteko,berriz, Kepa”.
Andoni eta Edurnek egun dagoen txapelketa nagusiairabazi duten arren, ez dute etorkizunerako beste asmorik. “Niritxapelketa irabazi izanak mesede egiten dit trikitixa irakaslelanean. Ikasle eta gurasoek nigan konfidantza handia hartzen baitute(Edurne). Noiz edo noiz pentsatu izan dugu zerbait berriaegitea: disko bat grabatu edo… baina arrakasta izatea oso zaila daeta gainera lan kontuak direla eta denbora gutxi dugu. Disko batateratzekotan zerbait berria edo ezberdina egin nahi nuke, Kepak eginduen bezala (Edurne). Berbena taldeena oso esplotatua dago etaazken finean talde horietan trikitixa beste musika tresnen pareandago (Andoni).”