Zein ikasketa burutu zenituen?
4 urtetik 6 urte bitartean mojatan ikasi nuen. 6 urterekin La Sallerajoan nintzen eta bertan OHO osoa egin nuen. Bertatik Urretxukoinstitutura joan nintzen batxilergoko lau urteak egitera. Ondorenkimika lizentziatura ikasi nuen Donostian eta kimika doktoregoa eginnuen. Institutu garaiko oso oroitzapen onak ditut. Urteaberatsak izan ziren 1976-80 tarte hartakoak. Gure herrian denaaldatzen ari zen eta institutuan aktibidade handia genuen politikamailan. Frankismoaren bukaerak eta garai berri baten haseraizateak dinamismo handiko sasoi bihurtu zuen. OndorenDonostiara joan nintzen bost urtez pisu batetara ikastera. Ikasiegiten genuen, baina ostegunetan “Jueves social” deitzen genuenhura egitera ere ateratzen ginen Alde Zaharrera.
Garai hartan piztu al zitzaizun politikarako grina?
Gaur egun zailagoa da 15 urteko gazte bat politikan sartzea. Bainaorduan ez zen hain gauza arraroa. Batzuk EGAMen, besteak EGIn,Juventudes Maoistasen… askok eta askok konpromezu politiko sendoahartu genuen. Ni EGIn hasi nintzen lanean eta ordutik hona 21 urtepasa dira, lehenengo gazte mugimenduaren barnean eta gero alderdian.Baina nire lana ez da sekula politikoa izan duela 4 urte eta erdiraarte. Ordurarte enpresa munduan aritu nintzen, baina konpromezusendoagoa hartzeko garaia heldu eta Europako Parlamentura joannintzen.
Zer bide jarraitu duzu urte hauetan guztietan?
86 urtera arte EGI erakundearen barruan egon nintzen lanezberdinetan. Gaztelekua aurrera ateratzen ere ibili ginen. Bestezenbait elkarteetako jendearekin ere ekintza pilo bat antolatzengenituen Urretxu eta Zumarraga mailan. 86tik aurrera jada, EAJrenbarruan lanean hasi nintzen. Lehen aldiz instituzio publiko batetan91n sartu nintzen: Zumarragako udaletxera joatea eskaini zidaten.Nik ogasun eta garapen ekonomiko alorrak eramaten nituen. 94 urtean Europako Parlamentura joateko eskaintza jaso nuen. EuropakoLegebiltzarrean Gabonak arte lanean egon naiz. Gabonetan bat-bateanIbarretxek berarekin gobernura joatea eskaini zidan. Euskal Herrianilusio eta itxaropen momentuak bizi ditugu eta lan egiteko uneaproposa da.
Espero al zenuen gobernu berrian sartzea?
Zurrumurruak beti egoten dira. Azkenekohilabeteetan egunkarietan nire izena askotan azaltzen zen. Baina kasugehienetan ez dute asmatu. Nik etxekoekin eztabaidatu egiten nuen:“ezetz ama, ez dakidala ezer. Zerbait jakingo banu esango nizuke”.Bruselatik abenduaren 20an etorri nintzen bueltatzeko bileteapatrikan nuela, eta azkenean gelditu egin naiz.
Zer nolako esperientzia bizi izan duzu Bruselan?
Alde batetik esperientzia ederra da, beste kultura eta herri batzukezagutzen baitituzu. Herri ezberdinen arteko elkar bizitzeko proiektuhori gertutik ezagutzeko aukera izan dut. Gogorrena etxetik kanpodenbora luzez bizi behar izana da. Europan egon ondoren ondorio batatera dut: geureari eutsi behar diogu eta posible da norberak bereherria eta sustraiak mantentzea mundu zabal batetan beste herriak etakulturak errespetatuz.
Euskal Herriak Europan ordezkaritza propioa izanbeharko lukeela uste al duzu?
Nik uste baietz. Mende askotan zehar estatu izan direnek nagusitasunaizan dute, baina orain zorionez mugak gero eta ahulagoak dira etatokia egon beharko litzateke herri, nazio eta kultura ezberdinentzat.Euskal Herriak bere tokia izan dezake eta behar du gainera.
Aspaldi honetan Zumarragara etorri al zara? Nolaikusten duzu herria?
Gutxienez bi astetan behin Zumarragara etortzen naiz. Herriagero eta hobeto ikusten dut, zorionez baita ekonomia alorreanere. Bestalde, Zumarraga kultura arloan nahiko makal ibili da besteherri askorekin alderatuz, baina azkeneko urteotan beste dinamismo bat egon dela esango nuke. Gauza txarrak ere ikusten ditut:langabezia, garraiobideak hobetu beharra… Gure garapen ekonomikoabermatzeko Beasain-Durango ardatza garatu behar dugu. Gauzak aldatzendoazen arren, Izazpi inguruak beti bezala daude, garai batean iaegunero joateko aukera izaten nuen eta orain ere ahal dudan guztietanjoaten naiz.
Zeintzuk dira politikan bizi izan dituzun une gozoeta mingotsenak?
Gogorrena, bai politikan eta bestela ere, 84-86 tartea izan zen:EAJren zatiketa garaia. Une haietako tirabirak, gatazka eta momentutxarrak oso gogorrak izan ziren. Momentu onak, berriz, asko izandira. Udaletxeko eta Europako esperientziak oso aberasgarriak izandira.
Nolakoa izan da lehenengo hilabetea kargu berrian?
Eromena izan da. Urtarrilaren 7an kargua hartu nuen eta bat-bateanekipoak osatu beharra, karguaren alor bakoitzeko enpresa etabaliabide ezberdinekin harremanetan jarri… 3-4 aste nahiko txarrakpasa ditut, baina ilusioz betea. Zegamako tunelean argi izpia ikustenhasten zarenean bezala sentitzen naiz orain.
Ibarretxeren izenaz gain zurea ere aipatu zen,etorkizunean zeure burua lehendakari bezala ikusten al duzu?
Komunikabideetan gauza asko esaten dira, baina nire bizitzaproiektuan ez da hori sartzen. Oso gogorra izan behar da lehendakariizatea, herri honetan egongo dira ni baino egokiagoak lanhorretarako. Ni ikertzaile bat naiz eta oraindik ere ikerkuntzazentro bateko langilea naiz, eszedentzian bada ere. Etorkizunean ereikerkuntza lanean jarraitu nahiko nuke. Baita kultura eta euskaraalorrak jorratzen ere. Duela 17-18 urte Pedro Miguel Etxenikek esanzuen bezala, ikerkuntza eta euskara izan behar dira herri honetakosinboloak.
Nola ikusten duzu Euskal Herriaren etorkizuna?
Europaren baitan herri aske bat bezala ikusten dut. Gure izaeraerrespetatuz eta beste herriei irekitasuna agertuz. Nik usteindependentzia kontzeptua gero eta gehiago baztertu behar dugunkontzeptua dela. Europan presentzia propioa izan behar dugu, bainahorrek ez du esan nahi une zehatz batean komenigarria izan ezdaitekeenik estatuko edo estatutik kanpoko beste herri batzuekinloturak izatea. Nire ustez independentzia baino gehiago burujabetzada hitz egokia, une bakoitzean nahi dugun egoerari egokitu ahalizateko.
Honela definitu ditu J.Jonek ondorengo politikoak:
-
X.Arzalluz: Abertzaletasunak duen liderrik argitsuenetarikoa. Niretzat maisu bat izan da.
-
C. Iturgaiz: Diskurtso artifizialak utzi eta herri honen itxaropen eta bakearen alde egin dezala zatiketa artifizialik eraiki gabe.
-
J.M. Aznar: Gizon azkarra da, duela 10 urte zatitua zegoen alderdia boterera eraman baitu. Baina dioen bezala maite bagaitu, utzi diezagula guri erabakitzen.
-
J. Antonio Ardantza: Lehendakari egon den 14 urtetan herri honi aportazio izugarriak egin dizkio.
-
J.Jose Ibarretxe: Langile azkarra eta fina. Lasterketa luzeetako korrikalaria da politikan ere. Euskadi itxaropentsu, baketsu eta aske baten lehendakaria izatea espero dut.
-
K. Garaikoetxea. Herri honen momentu historiko batetan izan genuen lehendakari on bat.
-
Arnaldo Otegi. Behar bada, E.N.A.M.en irtenbide politikoen alde pausua eman duena.Otegi eta Diez Euskal Herriko Gerry Adamsak izan daitezke.
-
J.J. Irizar. Gizon azkarra eta lagun ona da. Hala ere, bere momentuan iskanbila batzuk izan genituen.
-
A. Arbulu. Zumarragako ogasun batzordean elkarrekin egon ginen. Zumarraga maite duen zumarragar on bat da.