.-Dutxatzeko ur hotza ala beroa?
Neguan oso beroa eta freskoa udan.
.-Denbora librean zer egitea gustatzen zaizu?
Kirola egitea eta lagunekin egotea dut gogokoen.
.-Ze opari hartuko zenuke gustura?
Erregaloak beti dira onak.
.-Nor gustatuko litzaizuke ezagutzea?
Sandra Bullock edo Cindy Crawford ez legoke gaizki.
.-Asteburua deskantsatzeko ala gehiago nekatzeko?
Normalean gehiago nekatzeko.
.-Zure gorputzeko zein atal aldatuko zenuke?
Gustura nago nire gorputzarekin, baina bizarra kenduko balidate mesede ederra egingo lidakete.
.-Nora begiratzen diozu lehenik neska bati?
Segun nondik datorren.
.-Zer falta zaio Urretxu-Zumarragari?
Gauza askotan elkartasuna. Bestalde, zertarako bi polikiroldegi bat ona egin beharrean edo beste honelako beste mila gauza?
.-Zumarraga-Urretxuko gustuko toki bat?
Zelai Aristi parkea edo Osaba inguruko terraza.
.-Zumarragan ezik non biziko zinateke gustura?
Australian.
.-Zein da duzun ohiturarik okerrena?
Patxada handikoa izatea.
.-Bete gabeko amets bat?
Loteria tokatzea lanik egin gabe bizi ahal izateko.
.-Musika entzuteko, dantzatzeko, jotzeko ala kantatzeko?
Entzuteko eta noizean behin dantzatzeko.
.-Kantu bat.
Metallicaren edozein.
.-Zain egon ala besteak zure zain?
Mus partidarako izan ezik, puntuala naiz.
.-Zer da gehien baloratzen duzun gauza?
Pertsonen edo lagunen arteko konfidantza.
.-Norengatik joango zinateke azken muturrera?
Familiarengatik eta benetako lagunengatik.
.-Gaua ala eguna?
Biek dute elkarren beharra.
.-Lo egiteko zer?
Ohea.
.-Gustuko janari bat?
Sagardotegiko menua.
.-Ura, ala…
Garagardo fresko bat.
.-Zein da esan bai, baina azkenean egin ez duzun hori?
Australiara joan.