Nolatan hasi zinen marrazki munduan?
Txikitatik dut afizioa, eskolako liburu guztiakmargotzen nituen. Ikasle kaxkarra nintzen baina margotzen behintzatikasi nuen. Autodidakta naiz, baina zenbaitetan kursilo ezberdinetaraere joan naiz: Vaquerizarenak, marrazki bizidunenak, multimedia…Bellas Artes edo antzeko ikasketak egin izana ez legoke gaizki, bainabertatik irteten den jende askok gehiegi ez duela ikasi ere ikusidut.
Zer ibilbide jarraitu duzu urte hauetan guztietan?
Kartelak margotzen, furgonetak margotzen… eginnituen diru trukeko lehen lanak. 18 bat urterekin Tiffany`s-era joaneta gitarra bizidun baten marrazkia 200 pezetatan saldu nuen. Zenbaitudan zehar kostaldera joan nintzen bertan erretratuak egin eta zoruanmargotzera. Donostian, Zarautzen, Asturiasen, Andaluzian… izannintzen. Ateratzen nuen diruaz udara bertan pasa nezakeen, bainaurtean zehar furgonetak eta kartelak margotzen jarraitu beharra nuen.Ondoren Ipar Haizearen Erronka izeneko marrazki bizidunen filmaegiten ere izan nintzen Donostian Juanba Berasategi eta beste lagunbatzuekin. Asko ikasi nuen egunean 8 orduz jarraian marrazkibizidunak egiten.
Nola ikusten duzu arte munduaren egungo egoera?
Hasteko nire burua artista baino gehiagoartisautzat dut. Arte munduan pedantekeria izugarria dagoelairuditzen zait, artista askori egiten duena sekulakoa dela iruditzenzaio. Arteak munduari kontzientzia berri bat sortzen lagundudiezaioke, baina baita beste gauza askok ere bai. Ez al luke baeragina izango futbolari famatu batek edozein bidezko eskubiderenalde lanean hasteak? Bestalde zenbait artista jainkotuak ditu iritzipublikoak, badirudi beraiek bakarrik lan egiten dutela eta beraiekbakarrik saltzen dute. Oteiza eta Chillida hauen artean daude, halaere artista ontzat ditut.
Nola doa erakusketa?
Oso gustura nago, jende dezente inguratzen ari daeta beraiekin hitz egin eta nire lana azaltzen diet. Nire lanaezagutzera ematen ari naiz eta honela jendeak badaki noizbaitnorbaiti karikatura bat oparitu nahi badio edo argazki zahar batkonpondu nahi badu nora jo.
Hainbeste urtetan kalean artista gisa ibili ondorenkontakizun bereziren bat izango duzu?
Uff… pilo bat. Andaluzian geundela toreroen koadrohandi bat margotu eta rifa bidez zozketatzea pentsatu genuen. Rifarikez genuen saldu eta herrira nola ekarri ez genuenez, gozokiak saltzenzituen ondoko postukoari oparitu genion. Honi zer bururatuko eta berepostuan estalki bezala jarri zuen. Gizon batek hura ikusi eta koadroa2000 pezetatan erosi zion. Hurrengo urtean Andaluziara itzuli etagure koadroa elegante-elegante ikusi genuen taberna batetako paretan.Tabernariak 50000 pezetatan erosi zuela esan zigun.