Florencia eta Beatriz
Arazoak sortzen dituzten zakurrak hiltzekoprestatuak daude. Errua jabeena da eta ez zakurrena. Lekuaskotan zakurren arteko borrokak ere antolatzen dira.
Rosa Maria Sanz
Errua jabeena da, gazte askok borrokarako prestatzendituzte zakurrak. Gainera jende askok jende asko dabileninguruetan ere zakurrak aske eramaten ditu.
Idoia Gorrotxategi
Nik uste zakurrak aske eraman behar direla. Bainaargi dago zakur batzuek arazoak sortzen badituzte eta lotubeharra badago errazena denak lotzea izango dela. Dena den, erruajabeek dute eta ez zakurrek.
Jose María Hernández
Nik uste zakurrak kaletik loturik joan beharkoliratekeela. Gainera jende askok zakur oso handi eta agresiboakditu.
Sebastian Biain
Zakur guztiak kateaz lotuak joan beharko lirateke etaarriskutsuak direnek bozala eraman beharko lukete.
David Pérez
Nire ustez gai honetan asko exageratu da. zakurrenbatek kalteren bat egin badu ziur nago erruduna jabea dela. Jabeazentzuduna ez bada, ez litzaioke utzi beharko leku publikoetara zakurra eramaten.