-Zer kirol egin behar dituzue aurten?
Orain arte eskubaloia, atletismoa, saskibaloia, futbola, igeriketa eta herri kirolean aritu gara. Saskibaloiarekin bukatu ondoren, beisbol eta pelotan arituko gara.
-Zein kirol duzue gustukoen?
Futbola da gehien atsegin duguna, nahiz eta partidu bakarra irabazi genuen oso ondo pasatzen genuen.
-Eta saskibaloian, zer moduz ari zarete?
Orain arte 4 partida jokatu ditugu eta hauetatik bi irabazi. La Salle, Haztegi eta Ikastolakoekin jokatzen dugu.
-Entrenatzailea aurrean dagoen arren, egia esan: jatorra al da?
Bai…! Idoia oso jatorra da eta txokolatada eta guzti egiten dugu berarekin. Entrenamenduetan korrika, berotze ariketak eta jokoak egiten ditugu. Batzutan korrikan nekatu egiten gara, baina ez dugu entrenatzailez aldatu nahi.
-Idoia, zu ere gustura al zaude beraiekin?
Bai, neska jatorrak dira; baina kuxkuxera samarrak dira eta azkenean denok kuxkuxeatzen bukatzen dugu.
-Nesken kirolari behar adina arreta jartzen al zaio komunikabideetan?
Ez, oso neska gutxi ateratzen dira telebistan kirola egiten eta normalean nesken kiroltzat hartuak direnak egiten dituztenak bakarrik: gimnasia, patinaia… tenislariak ere bai.
-Lehenago futbola gehien atsegin duzuen kirola dela esan duzue, zein da zuen gogoko taldea?
Gehienok realekoak gara, baina Aiala Alavesekoa da. Gehien atsegin dugun jokalaria Idiakez da. Ez dugu neska kirolari bat bereziki atsegin.