Duela urte batzuk antzerkia euskaraz eta erdaraz egiten zutenenartean zatitu zuten, euskaldunek Patxi “Poxpolo”kidatzitako “Txin-txin hotsak ez du Gregorio kezkatzen” lanaprestatzeari ekin baitzioten urtebetez. Lana gogor egin ondorenantzezlana Azpeitian aurkezteko aukera izan zuten. Baina ez daantzezlan hau izan orain arte jendaurrean aurkeztu duten bakarra.Besteak beste, “Marasade” eta “Ni laugarrenera, eta zu?”antzeztu dituzte.
Lan hauetan guztietan prozesu guztia herriko lagunek burutuada: eszenografia, jantziak, argiaren diseinua… eta horrela jarraitunahi dute. Euren helburua, gustukoa dutena egiteaz gain, herriari biurtetik behin gutxienez antzezlan berri bat eskaintzea da.
ANTZEZLAN BERRIA
Egun ere Antzerki Tailerreko lagunek bi taldetanlan egiten dute: astelehenetan gazteek entseiatzen dute etaastearteetan “El regreso” izeneko antzezlan berri bat prestatzenari dira. Istorioak Frantses Iraultza garaian sorgin batek, berelaguntzaileak eta alabatzat hartua duten haur batek sorginarenmutil-lagun hila berpizten saiatzen direneko gertakizunak biltzenditu. Endredu bodebileskoa da, pertsonaiek sartu-irten ugari burutzendituzte eta gaizki ulertuak ere asko dira. Antzezlan honetan 4 neskaketa 3 mutilek parte hartuko dute. Eszenografi diseinuaren bozetuaKoldo Cadiernoren esku utzi dute eta Mikel Arranz garaihartako janzkeraren inguruan dokumentatzen ari da.
Ez dute antzezlanaren prestaketa bukatzeko datarik jarri. Izan ere,euren esanetan, antzezlan bat aurrera ateratzeko duten arazo nagusiadenborarena da. Lana eta ikasketak direla eta, astean behin soilikentseia dezakete eta honela lana izugarri luzatzen da. Egunerokolanean aurrerapenak bi hilabete inguruan jada ikusten badira, eurekdenbora luzeagoa behar izaten dute.
Lan hau jendaurrean noiz aurkeztuko duten ez badakite ere, tailerrekogazteenek bakarrizketa bana prestatua dute eta ekainean familiakoeneta lagunen aurrean aurkeztuko dute. Honela euren lana jendaurreanerakusteko eta esperientzia lortzeko aukera izango dutelarik.