.-Dutxatzeko ur hotza ala beroa?
Neguan beroa eta udan epela.
.-Denbora librean zer egitea gustatzen zaizu?
Lagunekin kafetxo bat hartuz “kotilleatzea”, noski!
.-Zer opari hartuko zenuke gustura?
Opariak beti ongi etorriak dira.
.-Nor gustatuko litzaizuke ezagutzea?
Goenkaleko Xanti. Zelako gizon puska!
.-Asteburua deskantsatzeko ala gehiago nekatzeko?
Nik nahiago dekantsatzeko, baina beti izaten da gehiago nekatzeko.
.-Zure gorputzeko zein atal aldatuko zenuke?
Bat bera ere ez, oso gustura nago!
.-Nora begiratzen diozu lehenik mutil bati?
Aurpegira orokorrean: begiak, irrifarrea…
.-Zer falta zaio Urretxu-Zumarragari?
Aparkalekuak! oinarrizko elementua.
.-Zumarraga-Urretxuko gustuko toki bat?
Agiña auzoa, nola ez!
.-Zumarragan izan ezik non biziko zinateke gustura?
Agiñan! bertako aire oxigenatua…
.-Zein da duzun ohiturarik okerrena?
Momentu ezegokietan pipak jaten hastea.
.-Bete gabeko amets bat?
Loteriaren presentzi falta!
.-Musika entzuteko, dantzatzeko, jotzeko ala kantatzeko?
Entzuteko eta dantzatzeko.
.-Kantu bat.
Gozategi taldearen azkeneko diskotik edozein.
.-Zain egon ala besteak zure zain?
Zain egotea.
.-Zer da gehien baloratzen duzun gauza?
Pertsonen arteko konfidantza eta adiskidetasuna.
.-Norengatik joango zinateke azken muturrera?
Familiarengatik.
.-Gaua ala eguna?
Biak euren armonian.
.-Lo egiteko zer?
Logurea, ohea… eta bakea!
.-Gustuko janari bat?
Pastelak.
.-Ura, ala…
Sagardoa eta Errioxako ardo on bat.
.-Zein da esan bai, baina azkenean egin ez duzun hori?
Acapulcora bidaia.