Kalitatezko antzerkia ekartzeko saiakera honek bere fruituak emanditu eta egun Antzerki Astea zeharo finkatua dugu. Lehenengourteetan Itzalon zinema leporaino betetzen zen eta egun berdingertatzen da Pagoeta antzokian.
Halere, hasierako egun haietatik gaurdaino gauzak asko aldatu dira.Urretxuko Buhame tabernan Antzerki Astea aurkezteko urtehauetan guztietan erabili diren kartelen erakusketa ikusgai dugu.Antzerki asteak ezagutu duen garapena kartelen diseinuak etakonposaketak erakusten duten bidea jarraitu duela esan daiteke. Urtebatean, Antzerki Astea ospatu beharrean, antzerki eskaintzaurte osoan zehar zabaltzea erabaki zen. Baina ekimenak ez zuenerantzun onik jaso eta jendeak Antzerki Astea eskatzen zuelaikusirik formula zaharrera itzuli zen.
GERTAERA AZPIMARRAGARRIAK
Hainbeste urte ondoren, gertaera bereziak ere asko izandira. Behin Zelai-Aristi zineman Oscar sarien antzeko ospakizun batburutu zen. Herritar asko, ahalik eta jantzirik dotoreena lortu etaileapaindegitik pasa ondoren, herriko eta inguruotako kotxegarestienetan zinemara hurbildu zen festa hartan parte hartzeko.Bertan zinema leporaino zegoelarik, txantxetako sari banaketabenetako Oscar sariak izango balira bezala ospatu zuten. Ikusdaitekeenez, irudimena eta herriaren partaidetza Antzerki Astearenezaugarri garrantzitsuak izan dira.
Aurtengo Antzerki Asteari dagokionez, aurkezpen kartelaaukeratzeko lehiaketa Elgoibarko Iban Barrenetxeak irabazi du etakartel irabazlea aldizkari honetako azalean ikus daitekeena da. Hilaren 16tik 23ra bitartean kartel lehiaketara aurkeztu diren lanakikusgai izango dira Itarte etxean. Aurtengo egitarauan, urterobezala, denetatik dagoela esan daiteke: txotxongiloak, haurrentzakoantzerkia, umorezkoa…
AURTENGO EGITARAUA
Egitarauan zerbait azpimarratzea zaila bada ere, honahemen aurten izango ditugun hiru antzezlanen ezaugarri nagusiak:Apirilaren 20an, asteartea, Ados Teatroak “Desperrados” lanaaurkeztuko du euskaraz. Istorioa etsita dauden baina irudimena,talentua eta umore ona sobera duten zenbait pertsonaien inguruaneraikia dago. Hurbil egon arren ezagutzen ez diren pertsonaia hauenistorioak, gurutzatzearen poderioz korapilatu egiten dira. Antzezlanhonetan duela aste bete euskal aktoreen galan aktore errebelaziosaria jaso zuen Nagore Aranburuk parte hartzen du.
Hurrengo egunean, asteazkenean, Valladolideko Teatro Corsarioktxotxongiloen “Vampyria” antzezlana aurkeztuko du. Banpiroemakumearen inguruko beldurrezko istorio honek, akzio bizkorra,txotxongilo handiak eta apainduak, eszenatoki zabala eta musikazoragarria ditu eta ez dago haurrentzat egina. Ikusleak txunditutauzten dituen antzezlana da eta kritikaren esanetan, egun Europamailan ikusi daitekeen txo-txongilo antzezlan bikainenetakoa da.
Apirilaren 25, igandean, Tanttaka Teatroak arrakasta itzela izatenari den “Dakota” lana antzeztuko du. Lan hau BartzelonakoTricicle, Dagoll Dagom eta Anexa talde ezagunek osatzen duten3xtr3s taldearekin elkarlanean prestatua dago. Antzezleak askiezagunak dira gure artean: Jose Ramon Soroiz, Aitzpea Goenaga, RamonAgirre eta Joseba Apaolaza urretxuarra.
“Dakota” lanean haginlari batek bere ametsek etorkizunairagartzen dutela pentsatzen du eta obsesiora iritsiko da. Honeneraginez, iragarpenak betetzen diren edo ez ziurtatzeko estrategixelebreak prestatuko ditu. Errealitate eta ametsaren arteko mugaezabatuz joango da eta bere bizitza amildegirantz eramango du.Eroriko al da?
Hauek dira Antzerki Astean ikusi ahal izango ditugunantzezlanetako batzuk, eskaintza bikaina ezbairik gabe. Antzerkiazgozatu nahi baduzue, sarrerak Urretxuko Kultur Etxean eta ZumarragakoUdaletxeko Kultura Sailean salgai daude. Sarrerek 700 pezeta baliodute eta aste osorako bonoek 3.000 pezeta.