.-Dutxatzeko ur hotza ala beroa?
Beroa.
.-Denbora librean zer egitea gustatzen zaizu?
Mendian ibili eta familiaz gozatu.
.-Zer opari hartuko zenuke gustura?
Aurki jasoko dudana: biloba eta mutila gainera.
.-Nor gustatuko litzaizuke ezagutzea?
Berarekin harreman ona izango dudan edonor.
.-Asteburua deskantsatzeko ala gehiago nekatzeko?
Orain arte tabernan egoteko.
.-Zure gorputzeko zein atal aldatuko zenuke?
Gustura sentitzen naiz nagoen bezala.
.-Nora begiratzen diozu lehenik neska bati?
Ipurdira.
.-Zer falta zaio Urretxu-Zumarragari?
Zumarragari zinea eta Urretxuri Eitza.
.-Zumarraga-Urretxuko gustuko toki bat?
Antio.
.-Zumarragan izan ezik non biziko zinateke gustura?
Eitzan.
.-Zein da duzun ohiturarik okerrena?
Beharbada pixka bat astakirtena izatea.
.-Bete gabeko amets bat?
Seme bat izatea, bost alaba baititut.
.-Musika entzuteko, dantzatzeko, jotzeko ala kantatzeko?
Oso musikazalea ez naizen arren, bat batean altu jarri eta tabernan daudenei sustua emateko.
.-Kantu bat.
Ez dut kantu bat bereziki atsegin.
.-Zain egon ala besteak zure zain?
Ez bata eta ez bestea, baina zain egotea gutxiago oraindik.
.-Zer da gehien baloratzen duzun gauza?
Zintzotasuna eta lehen hitzak zuen garrantzia.
.-Norengatik joango zinateke azken muturrera?
Emaztea eta alabengatik.
.-Gaua ala eguna?
Goizaldea.
.-Lo egiteko zer?
Edozein ordu da ona lo egiteko, ez da beste ezer behar.
.-Gustuko janari bat?
Janari guztiak ditut gustuko.
.-Ura, ala…
Ardo beltza, ura aurpegia garbitzeko justu-justu.
.-Zein da esan bai, baina azkenean egin ez duzun hori?
Esan dudan guztia egiten saiatu naiz beti.