-Nola baloratuko zenituzkealkatetzan egon zaren lau urte hauek?
Urte hauek oso garrantzitsuak izandira Zumarragarentzat. Korporatiboek jarrera paregabea izan dute lauurte hauetan eta alkatea zein gobernu batzordea herriarentzat laneanondo aritu garela uste dut. Herria asko hobetu dela esango nuke:UGLEk bailara honetako gazteen etorkizuna definitu behar du etabestalde, beste gauza oso garrantzitsu batzuk egin dira: etxepublikoen eskaintzak gora egin dute, 525 etxebizitza egin baitira;saneamendu plangintza garatu dugu eta Urola ibaia berreskuratu behardugu; RENFEko lubakia egin da eta herriko etxeetako fatxaden itxurahobetu da. Zumarragak lau urte hauetan bere kanpo sinbologia aldatuduen arren, barnean berdin dirau: herri plurala eta irekia da.
-Zertan bereizten da azken hauaurreko legegintzaldiarekin alderatuz?
Udaletxea egoera ekonomiko oso larrianjaso genuen, Gipuzkoa osoan zorrik handiena zuena baitzen. Baina hauerrealitate hutsa da eta ez iraganeko lanari egindako kritika.Errealitate hau ikusirik, saneamendu ikerketa bat egin eta %27kozorra izatetik %13,95eko zorra izatera pasatu gara. Aurretik bestelau urte ditugu 2003an hasiko den legegintzaldiak garapengarrantzitsua burutzeko ahalmena izan dezan lan egiteko. UGLEngazteek prestaketa jaso eta gero Zumarragan industria sortzeazarduratu beharko dira. Honek zoru industriala prestatzera behartzengaitu eta jada industria aldearen 3. fasean gaude, pabiloientzat13.000 metro karratu prestatu behar dira. Bestalde, azken lauurteetako elkarbizitza oso lasaia izan da, bai udaletxe bai kalemailan.
-HB udaletik bidali izanakelkarbizitza lasai hau ez al zuen apurtu?
HBk Zumarragako udalarenfuntzionamenduan kolaboratu du eta eskertzekoa da elkarbizitzaren etaherriaren alde egin duten lana. Beraien postura eskertzekoa da, eurenkontzientzia politikoarekin bat etorri baita.
-Zeintzuk dira herriaren egungoegoeraren alderik baikorrenak eta ezkorrenak?
Egun herrian gai garrantzitsuak jokoanditugu: eskola profesionala eta zoru industriala. Arazo nagusiaazpiegiturena da. Beasain-Durango ardatza Zumarragaraino heldua egonbeharko litzateke eta lastima da aurrera atera ez izana. Aldundiakbere inbertsioak beste leku batzuetara bideratu ditu, baina nik usteBeasain-Durango ardatza gure herrialdea artikulatzen duena dela etajadanik amaiturik behar lukeela. Egun inguru hau estatukoaltzairuaren gune nagusia da: Ucinen E. Orbegozo planta altzairuapibotatu behar duena izan behar da eta Azpeitia, Azkoitia, GSB etaAristrain ondoan ditugu. Etorkizuna oparoa izan daiteke, bainahorretarako garraiobide egokiak beharrezkoak ditugu. Beasain-Durangoerrepidea garatu ez izana kaltegarria da herrialdea horizontalkikoordinatzen baitu. Ibilbide honetan dauden herrietan krisi egoeretanarriskatu eta aurrera atera diren enpresak daude: Lankide Aurrezkia,esateko, krisi egoeretan Euskal Herriko zutabetako bat izan da etabere irabaziak sakrifikatu ditu esenplu ona emanez. Beharrezkoa daaltzairuak eta kooperatibek, Europa mailan lehiakorrak direlaerakutsi dutenez, azpiegitura egokiak izatea.
-Zeintzuk izan dira lau urtehauetako momenturik onenak eta gogorrenak? Esperientzia onenaherritarrekin izan dudan harremana izan da. Herritarrek ez dutenirekin egoteko txanda eskatu behar izan eta nire bulegoan ahalik etadenbora gehien egoten saiatu naiz. Okerrena batzuetan herritarrenbeharrei nahi nuen bezain egoki erantzun ez izana izan da. Denokditugu akatsak eta noizbait hanka sartu dudala argi dut.
-Aurrera atera ezin izan duzunasmoren bat ba al dago?
Udaletxean sartu ginen momentuanbagenekien egoera ekonomikoa txarra zela eta aurrera egiten saiatuginen. Ez genuen atzera begiratu, iragana kritikatzea batzuetan ezbaita eraikitzailea. Bagenekien inbertsioetarako gaitasun propiorikez genuela eta besteen errekurtsoetara jo beharra genuela. Nik ustekanpotik asko lagundu digutela etorkizuneko Zumarraga eraikitzen.Niri egitea gustatuko litzaidakeen gauza batzuk badaude, baina ez duthurrengo korporazioaren lana izango den lanean sartu nahi.
-Zeintzuk dira egungo Zumarragarenbeharrak zure ustez?
Hezkuntza kalitatea hobetu eta zoruindustriala sortzea. Zumarragako herritarren bizi kalitatea nireustez egokia da, honen froga kanpotik jende asko bertara hurbiltzenari dela da, osasun hornidura eta zerbitzu onak baititugu. Zinea ere2.000 edo 2.001 urterako zabalik izatea espero dut. Kanpotik datorrenjende hau, asko gutxiengo etnikoetako partaideak, onartu behar dugu.Oso zaila da eurek gure ohiturak bereganatzea euren ohiturakbaitituzte.
-Zer eskatuko zenioke alkateberriari?
Udala herritarrekin harreman zabalaeta irekia izaten saiatu behar da eta orduan ziur ondo lan egingoduela. Ziur naiz gainera hala egingo dutela.
– EA-EAJ batasuna dela eta,galtzearen beldur zarelako ez omen zara hauteskundeetaraaurkeztuko…
Hauteskundeen emaitzek erakutsikodigute ondorioa, nire ustez politikan bat eta bat ez dira bi eta hauekainean ikusiko dugu. Bestalde, udal hauteskundeetan pertsonari etalanari botoa ematen zaie gehienbat. Nire bizitzako zortzi urte bereosotasunean politikari eskaini dizkiot eta nire denbora politikoaagorturik dago. Etorkizun profesionala zaindu beharra dut: profesioliberala dudanez, ez nago inongo enpresarekin lotua eta nireetorkizuna dantzan dago. Gainera politikaz ezin da bizi, niretzat ezda lanbide bat.
-Zer egin behar duzu aurrerantzean?
Arkitektu tekniko aparejadorea naizeta estudio bat dudanez, bezeroak lortzen saiatu beharko dut.Hasieran gogorra izan daiteke eta hilabete batzuetan birziklapen lanaburutu beharko dut, baina ez naiz egoera berriaren beldur. Gainera,hemendik urte batzuetara politikara itzultzeko aukera ez dutbaztertzen.
-Nola ikusten duzu Euskal Herriarenegoera?
Nik uste bakea herri honen inbertsioonena dela eta lehenbailehen iristea beharrezkoa dugula. Bakea denonartean lortu beharra dugu eta asko hitz egin eta negoziatu beharkodugu. Herri honen hobekuntza bide honetatik etorriko da. Ezin daegunero komunikabideetan egon, ezkutuko lana egin beharra dago,zuhurtziaz jokatu behar da.
-Zer iruditzen zaizuZintzo-Mintzoren lana?
Lan egokia egiten ari dela iruditzenzait, baina gauza batzuk beste era batetara landu behar direlairuditzen zait. Gizarte plurala gara eta bere lana pixka bat gehiagozabaldu beharra du. Bestalde, nire ustez bere lanean UrretxuZumarraga baino aintzakotzago hartzen du. Argi dago Zintzo-Mintzorenlana bultzatu beharra dagoela.
Udaletxean alderdi bakoitzak izan duenbozeramalearen balorazioa:
-
Jose Luis Agirre: Etika oso indartsua duen pertsona.
-
Jesús Iturbe: Udaletxea oso ondo ezagutzen duen pertsona eta herriaren onerako lan egiten duena.
-
Josean Alustiza: Oso pertsona eta langile ona, ideiak argi dituena.
-
Valeriano Martínez: Laguntza eskatu zaion bakoitzean erantzun du.
-
Martín Otxoa: Zuzenbidean lizentziatua da eta prozesu administratiboa oso ondo ezagutzen du. Oso elementu ona da.