7 federaziotako taldeek bakarrikparte hartzearen arrazoia areto futbolaren estatu mailako antolaketaberezia da. Estatu mailan ez dago federaziorik eta areto futbolafutbol federazioaren barne dago. Izan ere estatuko futbol federazioakez du areto futbola galdu nahi, Ohorezko Maila eta nazioartekotxapelketak diru iturri garrantzitsua baitira berarentzat. ZenbaitAutonomi erkidegotan, ordea, areto futbol eta futbol federazioakbanandurik daude. Hauek dira Gipuzkoan ospatzen ari den txapelketahonetan parte hartzen ari direnak.
Goierri K.E.ko areto futbol sailarenarduradunen esanetan Euskadiko federazioak borondatea erakutsi etalan egingo balu Euskadiko selekzioak nazioarteko txapelketa ofizialakjokatzea lor lezake. Izan ere, estatuko federaziorik ez dagoen bestekiroletan ere Euskadiko selekzioek aukera hau baitute: Samboa etasurfa lekuko.
Asteburu honetan jokatzen ari dentxapelketa Goierri K.E.ko areto futbol sailaren hamargarrenurteurrenarekin batera heldu da. Urretxuko taldearen arduradunak osogustura daude orain arte eginiko lanarekin eta irailerako duela hamarurte jokatzen hasi zirenen eta inguruotako jokalariez osatutako taldebaten arteko partida jokatzeko asmoa dute urteurrena ospatzeko. Urtehauetan guztietan, Goierrikoen ustez, taldeak hiritik herrietatikpasa dira. Lehen talde gehienak Donostian zeuden eta orain herrigehientsuek euren areto futbol taldea dute.
Egun Goierri K.E.ak 5 talde ditu etaarazo nagusia hainbeste talde aurrera ateratzeko lanerako jendebeharra omen da. Talde nagusiak gizonezkoen Euskal Ligan etaemakumezkoen Liga Nazionala jokatzen ari dira. Azken hau estatumailako bigarren liga nagusia da eta maila honetan lehen urtea izanarren, sailkapeneko laugarren tokian daude. Goierrikoak oso pozikdaude kirolak gaur egun Urretxu eta Zumarragan duen egoeraz. Eurenesanetan sekula ez da izan hainbeste gazte kirol taldeetan partehartzen.