Euren entrenatzailea Mikel Cristobal da eta Jonek lasterketen irteera lantzen du gehienbat; Julen eta Ainhoak, berriz, hesiak gainditzeko teknika lantzen dute batik-bat. Ordiziara Gipuzkoako txapelketan parte hartzera joan zirenean, ez omen zuten urrezko domina lortzea espero. Lasterketa hasi aurretik inpresio handia izan omen zuten jendearen beroketa ariketak ikusi zituztenean.
Larunbata honetan Jon eta Julenek taldekako Gipuzkoako txapelketan parte hartu behar dute. Ainhoaren taldea ez da sailkatu. Maiatzaren 29an, berriz, Euskadiko txapelketan parte hartuko dute hirurek. Gurasoak oso pozik dituzte eta aurrera jarraitzera animatzen dituzte. Zorionak eta ea Euskadiko txapelketan ere dominak herrira ekartzen dituzuen!
Jon Plazaola
-
Aurten hasi naiz atletismoan. Lehenago 3 urte eman ditut eskola kiroleko kirol guztietan parte hartzen.
-
Taldea: Goierri Garaia.
-
Gustuko kirolaria: Ben Johnson.
-
Musika: Denetik.
-
Gustuko filmea: Braveheart.
-
Gustuko irakasgaia: Informatika.
-
Gustuko TB saioa: El Informal.
-
Janaria: Makarroiak.
Julen Verde
-
Bi urte daramatzat atletismoan.
-
Taldea: Goierri Garaia.
-
Gustuko kirolaria: Krossekoak atsegin ditut batik-bat eta hauen artean John Brown bereziki.
-
Musika: Denetik.
-
Gustuko filmea: Braveheart.
-
Gustuko irakasgaia: Informatika.
-
Gustuko TB saioa: El Informal.
-
Janaria: arroza kubatar erara eta solomiloa.
Ainhoa Urretabizkaia
-
Iaz hasi nintzen atletismoan. 5 urte daramatzat eskola kiroleko kirol ezberdinetan parte hartzen.
-
Taldea: Ikastolakoa.
-
Gustuko kirolaria: Erreala atsegin dut eta jokalari guztiak dira onak.
-
Musika: denetik.
-
Gustuko filmea: El hombre que susurraba a los caballos.
-
Gustuko irakasgaia: Informatika.
-
Gustuko TB saioa: Goenkale.
-
Janaria: denetik, espinakak izan ezik.