Ia urtero bezala Joseba Apaolazaurretxuarra herrian izan dugu Antzerki Astean parte hartzen. Iaz“Shakespeare osoa” lanean ikusi genuen eta aurten berrizarrakasta itzela izaten ari den Tanttaka taldearen Dakotaantzezlanaren euskarazko bertsioan. Dakotak aurtengo Antzerki Asteariamaiera eman zion joan zen igandean lepo zegoen Pagoeta antzokian.Josebari ez zaio lanik falta antzerki munduan eta maiatzetikaurrera Ertzainak izeneko telesailean ere ikusi ahal izango duguETB1ean.
Nolatan sartu zinen antzerkimunduan?
Ez dut esango bokazio handiarekin hasinintzenik. Nik magisteritza egin nuen eta despedidako antzerkitxo batantolatu genuen. Gustua hartu nion eta eskola batean lanean hasinintzenerako “harra” sartua nuen. Orain antzerki taldeanafizionatu mailan nenbilen eta irakaskuntzan lau urte eman ondorenantzerkira soilik dedikatzea erabaki nuen. Profesional moduan 23urterekin hasi nintzen.
Zeintzuk dira Ertzainak serieberriaren nondik norakoak?
Protagonistak Joxe Ramon Soroiz eta nigara eta astean bost egunetan lanean buru belarri gabiltza.Ikertzaile lana egiten dugun bikote bat gara Joxe Ramon eta biok,baina telesailak komisaldegi barruko bizimodua ere kontatzen du. Betidago hasieran aurkezten den trama nagusi bat eta hori argitzeko gureahaleginak. Trama nagusiaz gain trama sekundarioak ere badaude:Ertzainen arteko harreman pertsonalak, protagonisten bizitzapertsonala… Oraingoz 55 minututako 13 kapitulu grabatu behar dira,kanpoan zein barruan. Dekoratuak Miramonen daude eta esterioreakgehienbat Bergaran grabatu ditugu. Serie berria maiatzaren hasieratikaurrera izango da ikusgai ETB1ean.
Dakota antzezlana eta Ertzainaktelesailaz gain, etorkizunerako beste lanik al duzu?
Ez, oraingoz telesaila etaantzezlanarekin jarraituko dut eta beste lanik aterako balitz aztertuegin beharko nuke. Tarteka Shakespeare osoa ere antzezten ari naizeta Valencia aldean 3 aste lanean aritzeko aukera izan dut, bainaErtzainak telesailaren grabaketa hasi zenean utzi behar izan nuen.Ekainetik aurrera telesail berriaren grabaketa bukatu eta lan gehiagoateratzen bada, Shakespeare osoa eta Dakota rekin jarraituko dut.
Zein da antzezle bezala duzun ametsa edo ilusioa?
Ez dakit, gustatuko litzaidakegutxienez martxa honetan jarraitzea. Orain arte zortea izan dut, ezdut lan faltarik izan eta Euskal Herrian egin diren lan nagusienetanparte hartzeko aukera izan dut. Tanttaka oso momentu ona bizitzen arida eta badirudi antzerki mailan heldutasun batetara iritsi garela,lanak esportatzen ere ari baikara. Lanik gehien antzerkian egin duteta bertan somatzen dut nire heldutasunik nabarmenena.
Nola ikusten duzu euskalantzerkiaren egoera?
Lan dezente esportatzen ari gara,Florido pensilek lan asko egin du Madrilen eta hau oso erakusleihoona da. Honek beste aukera batzuk sor ditzake, lanak lana baitakarbeti. Zenbat eta lan hobeak egin orduan eta aukera gehiago izangoditugu beste esparru batzuk jorratzeko.
Nola ikusten duzu herria?
Egia esan kanpotik bizi izaten dut.Urtero gustatzen zait Antzerki Astera etortzea, baina aurtentelesaila grabatzen buru-belarri harrapatu nau eta ezin izan naizetorri. Herrian oso serio lana egiten ari den jendea dago etazaletasuna sortzen ari da. Irrika eta prestaketa duen jendea osatzenari da herrian. Orain falta zaiguna antzerki egokia izatea da.
Orain arte egin dituzun lanetatik,zeinetan aritu zara gustuen?
Akaso duen zabaltasunagatik “Dakota”da nik izan dudan desafiorik inportanteena. Baita euskaraz delako ereeta letra askoko komedia delako. Bai honek eta baita Shakespeare osoak ere disfrutatzeko aukera handia eman didate.
Antzezlanean hainbeste urte emanondoren, zer kontaturik izango duzu…
Bereziki gogoratzen dut Divinaspalabras egin nuenean zakur batek nirekin ibili behar zuelaantzezpenean, hau dela eta, zakurtegitik bat hartu eta bira osoanzehar nirekin ibili zen izan zituen zakurkumeekin batera. Bestalde,emanaldia zuzen ateratzen ez direnekoak dira gehien gogoratzendituzunak. Iaz Urretxun bertan Shakespeare osoa antzezten ari ginelaargia joan zen eta hementxe ibili ginen komunera bueltaka etajendearekin hitz egiten. Antzezlan honetan arazo dezente izan ditugueta guk barre egiten dugu. Izan ere ingeles antzerki tradizioan“Macbeth” antzezlana aipatzea antzezlan honetatik kanpo zortetxarrekoa omen da eta guk honekin jokatzen dugunez, honi atxeki izandiogu gure zorte txarraren errua. Antzezlan munduan horiak zentzuezkorra du Moliere kolore honetako jantziekin hil baitzen antzeztenari zela. Moliere an-tzezten ibili ginenean tarteka kolore honetakojantziekin ateratzen ginen eta orduan ere zorte txar dexente izangenuen eta nik neuk txorkatila bihurritu nuen.
Bukatzeko, gustuko filma, antzezlan,telesail, antzezleak…
Niri Dersu Uzala k inpresio handiasortu zidan, batez ere protagonistak igortzen zuen errealismoagatik.Ez zirudien interpretatzen ari zenik. Woody Allenen zinea askogustatzen zait, nahiz eta Celebrities ez zaidan hainbeste gustatu,Ridley Scott… Antzezlanei dagokienez azken urteotan ez dut gehiegiikusterik izan lana dela eta, Bartzelonan antzerkiarekin hainbestekozerikusirik ez duen lan bitxi bat ikusi nuen dena den: Seat Toledoberriaren iragarkian parte hartzen dutenen erritmoan oinarritutadagoen muntaia ikusgarria. Ez naiz oso telebista zalea. Hala ereDoctor en Alaska, Cheers, Periodistas bera… serie onak iruditzenzaizkit. Aktoreei dagokienez, Federico Luppi oso ona iruditzen zait,baita Alex de la Iglesiaren zine “gamberroa” ere, EnriqueUrbizu…