Gure Txoko.-
Geure eskaera nagusia egoitza handitzea da. Izan ere,urtetik urtera bazkide kopurua gorantz doa eta egoitzak lehengoandirau. Egun 1600 bazkide inguru gara eta jende asko erakartzen dutenekintzak antolatzen ditugunean jendea eskaileretan pilatzen da.
Urtebete inguruko epean azken solairua gure esku uztea eskatukogenuke eta epe luzeagoan etxebizitza osoa. Hasieran etxe honetakogela guztiak gure esku zeuden eta egun 3. solairuan udal bulegoakdaude eta laugarrenean txistulari taldearen eta udal bandarenegoitzak. Itarte Etxeko goi solairuetan udalaren bulegoak kokatzekoasmoa omen dute eta orain hutsik dagoen Zelai-Arizti ikastetxeankultur talde ezberdinen egoitzak kokatu daitezke. Beste eskaera batBidegorriarekin lotua dago.- ea lehenbailehen txukuntzen duten etabere erabilera arautu. Izan ere, askotan gazteak ziztu bizianibiltzen dira bizikletan oinez goazenok arriskutan jarriz.
Gazteleku.-
Oraingoz Gazteleku berriaren eraikitze lanetan Urretxukoudalarekin ez dugu arazorik izan, baina gure ustez elkarren artekokomunikazioa hobetu beharra dago. Gaztelekua botatzeko orduan gurekinharremanak izan zituzten udalekoek, harreman ona izatea komenibaitzitzaien. Baina Gaztelekuko obrak geldirik egon diren hainbatmomentutan ez dute aurrera ateratzeko batere interesik erakutsi.
Bestalde, argi dago Gazteleku zaharra bota zenetik gazteentzakoekintzarik ez dagoela. Udalak ere proposamenak eta eskaintzakizatea nahi genuke eta gugana jo dezatela hauekin. Ez gaitezela betigu izan proposamenak ditugun bakarrak. Zumarragako udalari gureeskaerak kontuan hartzea eskatu nahi diogu.
Bitartean.-
Gure sektoreari arreta gehiago jartzea eskatukogenieke gure bi udalei, ez dirua eskatzerako orduan bakarrik. Guganeragina izan behar duten hirigintza aldaketak egitean gu kontutanizatea eta herriko merkataritza bultzatzea nahi genuke. Horretarakobi neurri hartu behar dira.- alde batetik merkatariok ditugunbeharrei erantzuna eman behar zaie eta lokal berriak eraikitzen direnbakoitzean aparkaleku berriak jarri. Bestetik, herriaren berarenaldeko sustapena ere egin behar da, hau denon onurarako baita.Herrian ekintzak antolatu behar dira eta zinema zabaltzea ere osoonuragarria izango da. Honela herriko jendeak bere aisialdirakodenbora bertan igaroko du eta inguruko herrietatik jendea erakartzeaere lortuko da.
Iker Antia.-
Judas Iskarioterena?
Boris Vianen “El otoño en Pekín” nobelako pertsonaibatek zera dio.- “Aipatutako pertsonalitate ospetsuok hain zehatzeta sakonki landu dituzte pentsamenduaren forma eta egiturak, zeinenegitura hauek pentsamendua bera mozorrotzen dute. (…)Pentsamenduaren iturri fisiko soila, erreflexuzkoa, taxu emozionaleta sentsoriala, dispositibo mekaniko trebe askorekin aberastu dutenforma garbiarekin nahastu nahi dute, ondorioz osotasunean hutseginez.”
XX. gizaldi honen bukaeran aurrerapen zientifikoak eta komunikabideekeskaintzen diguten kontsumo kulturalerako material infinitu honekjadanik irentsi ditu -asmo eta ideologi masibo eta jeneralizatuak.Erdi Aroko Harri Filosofala desagertu egin da, benetako egia bakarrahil da edo hobeki esanda bakoitzak bere egia du. Beraz, galderaberdinarentzat erantzun ezberdinak baditugu eta askotan erantzunhauek guztiz kontrajarriak direla konturatzen bagara (adibidezUmberto Ecok, kultura bangoardista hartzen ari den bideari begira,artistak, apokaliptiko eta integratuetan banatzen ditu), gizakibakoitzak bere “gezurra” bizi duela onartu dezakegu.
“Gezurra hitza ez dut despektiboki erabiltzen, baizik eta gizarteanbenetan gertatzen ari den zerbait deskribatzeko. Honela, aurrekoesaldi honekin, neure hitzak kontraesanean jartzen ditut edo neure“gezurra” agerian utziz, guztiz koherentea naiz. Anbiguetatehonetara iritsi nahi nuen Eduardo Subiratsek “El final de lasvanguardias”en bangoardiei buruz egiten dituen bost tesietako batengakoa azaltzeko.-
“Primera tesis.- un concepto ambiguo
Uno y el mismo nombre arropa bajo sus connotaciones a la vezestéticas y sociales la esperanza de una regeneraciónde la sociedad industrial y la expresión de su decadencia, lavoluntad decidida y radical de una crítica social, y laobediencia a las instancias de poder político y administracióncultural.”
Honela, kultura munduari bi irtenbide gelditzen zaizkio, medios demasas-en bitartez komertzializatu (komertzializatu hitzak ez duzentzu despektiborik) edo botere politiko eta administraziokulturalak ematen dizkion laguntzen bidez jarraitu. Puntu honetarairitsita, hauxe da nik eskatu nahi diodana datorren kulturabatzordeari.- bere herritik iristen zaizkion proposamenak babestu etasortu daitezkeen oztopoak gainditzen laguntzea besterik ez.
Kultura munduan dagoen hirugarren bidea (Prometeo eta Ulisesena)aukeratu dutenei nire estima eta laguntasuna luzatuz,
agur.
Eiluz.-
Egia esan eta zoritxarrez gure elkarteak eskaera askoditu oraindik . Hauen artean sartzen dira guri buruzko informazioazabaltzea eta jarrera integratzaileak sustatzea, oztopo fisiko,sozial, ekonomiko, hezkuntzazko eta psikologikoak gainditu daitezen.Gure artean langabezi tasa are eta altuagoa da eta gure nahia lansistema arruntean aritzea da eta legeak bermatzen gaituela esanbeharra dugu. Hala ere, egungo joerak lantegietan gu integratzera jobeharrean guretzako lantegi bereziak sortzera jotzen du.
Udaletxea arazo guzti hauei erantzuna ematen saiatu beharkolitzateke. Dena den, eskaera nagusia gure bi herriak,guztiontzat iriskorrak izan daitezen, egokitzea da. Oztopo fisikoakguretzat eta gure ingurukoentzat gain; istripuak izan dituztenentzat,gaixoentzat, zaharrentzat, zamak eraman behar dituztenentzat… erearazo larria dira.
Iriskortasunaren sustapenerako legea 1998ko apirilaren24tik indarrean dagoen arren, gure udalek ez dute errespetatzen. Legehonek ordutik hona eginiko eraikuntza berri guztien (publiko zeinpribatuen) iriskortasuna bermatzen du, baina gure udalek ez dute legehau errespetatzen beraiek eginiko hirigintza lanetan. Ezta herrianegiten diren ekimen pribatuko lanetan errespetarazten ere. Gureeskaerei sekula ezezkoa ematen ez dieten arren, eguneroko lanean ezdituzte kontutan izaten.
Neska gazteak eta emakumeon arazoekin sentsibilizatuak garen heinean,gure ustez udalak emakumeen beharrei aurre egiteko zenbait ekimenaurrera atera behar ditu. Hasteko emakumeon arazoei aurre egingo dienasistentzia psikologikoa, ginekologikoa eta sexologia eskainiko duen“familia plangintzarako zentroa” beharrezkoa ikusten dugu. Honenbarne gazteen heziketara zuzendutako informazio-orientazio sexualariburuzko bulegoa oso garrantzitsua ikusten dugu. Horretaz gain,kontuan izan behar da, emakumeok dugun langabe kopurua altua delaeta, diskriminazio positiboa bultzatu beharra dagoela. Zentrohonetako langile asistenteak emakumeak izango liratekeenezemakumeongan bereziki larria den langabezi arazoa arintzen hastekoekimen polita litzateke.
Caritas.-
Guregana datorren jendeak behar ezberdinak izaten ditueta guk beraiekin hitz egin eta euren egoera egiaztatu ondoren,laguntza eskaintzen diegu. Udalak guregana etortzen direnek ematendizkiguten datuak egiazkoak diren ziurtatzen digu eta honelalaguntzaren banaketa era egokian antola dezakegu. Laguntzaekonomikoa, arropa, haurrei botikako esnea eta sendagaiak…eskaintzen dizkiegu.
Azkenaldi honetan ijito asko etortzen ari da Urretxu eta Zumarragara.Izan ere, hemen merke alokatu daitezkeen etxe zahar asko baitaude.Hauekin lan egiteko konbenio bat sinatu dugu udalarekin. Orain ijitoemakumeentzat sukaldaritza ikastaro bat antolatu dugu, bide batezeuren izaera eta egoera gehiago ezagutzeko aukera eskainiko diguna.
Gure ustez udaletxea lan ona egiten ari da arlo honetan, nahiz etabeti dagoen hobetzerik. Orain asistenta bat hartu du gutxiengoekinlan egiteko. Gure eskaera orain arte udalarekin izan dugunharremanarekin jarraitzea eta elkarlana bultzatzea litzateke. Langarrantzitsua egiten ari da, baina oraindik asko geratzen daegiteke.
Zintzo-Mintzo.-
Lehenik eta behin euskara ez dadila soilik izan beraienbeste gaietako bat, baizik eta eguneroko beren ihardunean gutxienezerdararen pareko lan tresna. Hau da, euskara normaltasun osoz erabilidezatela eta ondorioz beste herritarrei erabiltzen lagun diezaietela.Bestalde, udalaren euskara batzordearen funtzio eta helburuak besteedozein udal batzordek ere izatea, euskara ez dadila izan batzordebakarraren ardura. Guzti honek udalak euskara irizpide amankomunbatzuk edukitzea ekarriko luke.
Azkenik, edozein herritarrek nahiko lukeen bezala, gure herriarenonerako duten borondate onenarekin lan egitea eskatuko genieke; ziurgaude hala izango dela.
Mikel Cristobal.-
Kirol arloan nire ustez garrantzitsuena AldiriKiroldegia berritzea da, 16 urte baititu eta egunero jende askokerabiltzen baitu. Honetaz gain, kanpoko kirol instalazioak ere ondokonpondu beharko lirateke. Etxeberritik Agiñako bidegurutzeraino doan bidegorriak bereziki, konponketa premia larria dueta argiztatzea ere beharrezkoa da, egunero jende askok erabiltzenbaitu. Bestalde, Urretxuko kirol instalazio guztiak funtzionamenduplan berdinarekin eramatea beharrezkoa da eta horretarako Urretxukokirol Zerbitzua sor daiteke.