-Orain lanbidez aldatzekotan?
Artzaina.
-Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Aldapan gora kamiseta blai egini eta paisaiaz gozatu.
-Bizitzeko toki bat?
Errioxan ez naiz gaizki bizi eta arabarrean oso gustura sentitzen naiz.
-PC ala Macintosh?
PC, baina Macintoshak ere ondo daude.
-Noiz gustatzen zaizu txipaz aldatzea?
Ahal eta nahi dudanean.
-Memoria ona al duzu?
Giga pilo bat dauzkat, baina bitak dantzan ibiltzen zaizkit.
-Aurten birusik izan al duzu?
Griperik ez dut izan eta ordenadorean ere ez.
-Datuak prozesatzeko ahalmenik ba al duzu?
IM1967viii prozesadore azkartxoa dut.
-Internet bidez ligatzen al da?
Nahi izanez gero bai.
-Nori bidaliko zenioke E-mail bat?
Akaso bidali izan diot…
-Nor gustatuko litzaizuke ezagutzea?
Inor ospetsurik ez, bada munduan gizon-emakume ezezagun asko bere bizitza eta etxea ezezagunari irekitzen diona.
-Norekin pasatuko zenuke asteburu bat?
Gustura egongo nintzatekeen edonorekin.
-Ilehoriak ala beltzaranak?
Beltzaranak.
-Egindako azken oparia?
Lore sorta bat.
-Eta jasotakoa?
Liburu bat. “El callejón de los milagros”, Naguib Mahfuz-ena; lagun jator batek oparitutakoa.
-Data bat?
1997ko martxoaren 17a.
-Neska izen bat?
Eunate.
-Zein egunkari irakurtzen duzu?
Euskaldunon Egunkaria eta Gara. Ahal dudanean DV ere bai. Eta internet bitartez, aurrekoak aparte El País, ABC, El Mundo…
-Gustuko telebista saioa?
Elene Lizarraldek eta Joxemari Goikoetxeak zuzentzen zuten “Terminus” saioa.
-Bereziki gorroto duzuna?
Futbola, futbola eta futbola.
-Liburu bat.
Manu Leguinecheren “El camino más corto”.
-Filme bat.
“Gizon lasaia” eta “Cinema Paradiso”.
-Abesti bat
Jon Maiaren letra duen Zaldiboboren “Ragga”.
-Soinu bat.
Txori baten txio-txioa, kaiolatik kanpo, libre badago, noski.
-Usain bat.
Orain esan nahi ez dudan kolonia baten usaina. Kolonia asko agian.
-Ukitzeko…
Ile sorta luze bat.
-Janari bat.
Amak prestatzen dituen txipiroiak.
-Ura ala…
Arabar Errioxako erreserba on bat.