Hasieran 42 bazkide ziren eta egun 75 dira eta euren esanetan ez dute bazkide kopurua igotzeko asmorik. Izan ere, asteburuetan jada ez omen dute jende gehiagorentzako lekurik.
Urretxua elkartea ez omen zen, beste elkarte batzuk ez bezala, zaletasun baten inguruan sortu (arrantza, ehiza…). Hala ere, badute ohitura berezi samar bat: hileko bigarren larunbatean urtebetetze afari bat antolatzen dute eta bertara elkarteko bazkideak soilik joan daitezke.
Urretxua elkartekoek ekintza ugari antolatu dituzte 25. urteurrena ospatzeko eta hona hemen ekainean izango diren ekitaldien gonbidapen-programa:
Ekainak 12, larunbata:
-
Umeen eguna
-
Haurrentzako jolasak, opariak eta txokolatada izango dira elkarteetako terrazetan.
-
Ordua: arratsaldeko 4,30ean.
Ekainak 14, astelehena:
-
Iñaki de Mujika moderatzaile delarik, Jose Felix Guerrero, Oscar de Paula, Mikel Lasa eta Martin Alustizarekin kirol solasaldi interesgarria.
-
Non: Pagoeta Udal antzokian.
-
Ordua: Arratsaldeko 7,30ean.
Ekainak 16, asteazkena:
-
UGGASAk eskainitako gaurkotasun handiko hitzaldia. “Euroa eta hiritarrak”
-
Non: Kultur Etxean.
-
Ordua: Arratsaldeko 7,30ean.
Ekainak 18, ostirala:
-
Mokoroa eta Inaraja Jaunek gastronomiaz eta ardoaz gozaraziko digute.
-
Non: Urretxua elkartean.
-
Ordua: Arratsaldeko 7,30ean.
Ekainak 19, larunbata: Bazkidearen eguna
-
Arratsaldeko 7etan: Tourseko Martin Deunaren Parrokian hildako bazkide eta senitartekoen oroimenez meza.
-
Ondoren trikitixaz alaituriko poteoa.
-
Gaueko 9etan: Elkartean afaria.