Aitor Bastarrika (Urretxu)
Alkateak lan ona egin duela uste dut, baina Iparragirrekalean egin den asfaltatzea lardaskeria hutsa izan da. Ez litzaidakealkate izatea gustatuko, baina izango banintz beste kiroldegi bategin eta “kanpitoko” futbol zelaia konpondu edo bertan etxeberriak egingo nituzke.
Juan Luis Bidarte (Zumarraga)
PSOEkoa dela kontuan izanik, Arbulu nik uste bainoalkate irekiagoa izan da. Bestalde, obrak legegintzaldi amaieranegiteko ohiturari xelebrea deritzot. Ez nuke alkate izan nahi, bainaizango banintz zumarragar sentimendua berreskuratzen saiatukonintzateke.
Itziar Otxoa (Zumarraga)
Ez dut neure burua alkatearen lana baloratzeko gaiikusten. Dena den, kultura arloan uste dut ez dugula aurrera egin.Hala ere, azkenean zinea irekitzen bada onuragarria izango da.Alkatea izango banintz kultura arloan diru laguntza igo etaekintza gehiago antolatuko nituzke.
Isabel Jareño (Urretxu)
Lan ona egin duela uste dut, baina obra asko hasi etagero ez dituzte sekula bukatzen. Ez nuke alkate izan nahi, baina berelekuan izango banintz, zakurrak kaleetatik mendira bidaliko nituzke,dena zikintzen baitute.
Jon Ander Linazasoro (Urretxu)
Oso argi ez dudan arren, ez dut uste gauzak gaizki egindituenik. Alkate izatea gustatuko ez litzaidakeen arren, karguanegonez gero egingo nukeen lehen gauza “piruloa” kentzea izangolitzateke.
Jesus Udabe (Zumarraga)
Zineko obrak atzeratzea azken lau urte hauetan egin denokerrena izan da. Nire ustez ez da kontuan izan zineak herriaren aldelor dezakeena: jendea kalera ateratzea lortzea adibidez. Alkateaizango banintz, Areizaga-Kalebarren plaza erdian daudeneskilarak kenduko nituzke.