Horretan datza bere bertutea, herritik sortu eta betidanik herrianbizi izan dela eta honek eman dio herria berreuskalduntzearen beharraezagutu eta horren arabera metodologia egokia prestatzeko gaitasuna.Eguneroko bizitzan gertatzen diren egoeratan oinarrituta, egoerakonplexuagoetara heltzea ahalmentzen duen metodologia. Azken batean,gizartean euskararen normalkuntza ekarriko duen normalkuntza.
Euskarak guztion lanaren beharra daukala garbi dago. Ahalegin etaaukera ezberdin guztiak beharrezkoak dira. Zabal diezaiogun bada ateaAEKri eta aldi berean eman dezagun euskararen aldeko laneanaurrerapauso bat.
Zentzu honetan eta gure herriotan AEKren beharra ikusiz, herritartalde batek proiektu hau aurrera eramateko lanari ekin diogu. Halaere, euskarak gu guztion lana behar duela uste dugu. Horregatik AEKeuskara maite dugun guztion proiektu bihurtu beharra daukagu.
Has gaitezen bada lanean, elkarrekin hazia ereineta laster batean guztiok jasoko ditugu bertatik fruituak.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide