Nolatan hasi zinen modelo lanetan?
Azkoitiko institutuko jendea ezagutzen nuen eta ikas bidaiarako diruaateratzeko antolatu zuten desfilean parte hartzea eskaini zidaten.Baiezkoa eman nien eta bertan Azpeitiko Kimets ileapaindegikoekinharremanetan jarri nintzen. Hauek Donostiako agentzia bateko nagusienlagunak dira eta jendea behar dutenean deitu egiten didate.
Zer lan egin dituzu orain arte?
Batez ere herrietan aritu naiz lanean, diskoteketan… Beti arropadesfileak egiten ditut, bai kanpoko arropa zein barrukoa. Hasieranlotsa ematen zidan, baina orain naturaltasunez egiten dut. Haunorberaren izaeraren araberakoa da: pertsona bat itxia baldin bada ezda desfile batean ateratzen, baina niri ez dit lotsarik ematen. Behinatera ondoren ez duzu atzera egiterik.
Zein etxerekin lan egin duzu?
Duela bi hilabete inguru ezkontza denda batentzatlan egin nuen, hilabete beranduago Azpeitiko dendarientzat…Desfilea antolatzen duten dendariek agentziara deitu eta hauekmodeloak bidaltzen dituzte denda horietako arropa jantzi dezaten.
Gustatuko al litzaizuke modelo munduan eraprofesionalean jarraitzea?
Agentziakoek deitu didate jarraikortasun handiagoz lan egiteko, bainaez dut astirik. Egun lanean ari naiz eta ez naiz ausartzen modeloenmunduan buru-belarri sartzen. Agentziakoei orain arte bezalajarraitzea nahiago nuela esan nien. Modelo lana 30-35 urteingururekin amaitzen da eta adin horretara heldu arte sekulakoarrakasta izan ez baduzu, ondoren hutsetik hasi beharra duzu.
Zer nolako giroa bizi da zuen mundu horretan?
Modeloen artean lehia handiegia dago. Haserreak eta saltsa izatendira batak besteak baino desfile gehiago egin dituelako. Niklehenengo aldiz agentzia horrentzat lan egin nuenean, lehenagoberaientzat lan egin gabe, beste hiru desfile eskaini zizkidaten.Gainontzekoek ez ninduten begi onez ikusi. Jende jatorra ere ezagutududan arren, dagoen lehiakortasuna handiegia da.
Prestaketa fisikorik egiten al duzu?
Noizean behin soilik aritzen naizenez, ez dut prestaketa berezirikegiten. Profesionalek segur aski gimnasioan ordu asko emango dituzte,baina nik ez dut halakorik egiten.
Gehiago ligatzen al da modelo izanda?
Jende asko ezagutzeko aukera izaten da, baina nik aspaldidanikneska-laguna dudanez, ez dut batere ligatu. Neska edo mutil-laguna ezduten modeloek jakingo dute ligatzen den ala ez.
Anorexia arazoak hain arruntak al dira modeloenartean?
Nesken artean batez ere, nik uste baietz. Neska bat desfile bateanikusi eta handik hiru hilabetetara kilo dezente galdu dituelakonturatzen zara. Agentziek ez gaituzte presionatzen, ez gaituztedieta zehatz bat jarraitzera behartzen. Norberak bere burua zaindubehar du. Desfile batean Lorena Bernal missarekin atera nintzen etaorduan orain baino kilo gehiago zituen. Aurten ikusi dudaneanberehala konturatu naiz argaldu dela. Baina, noski, neska hau bestemaila batean dago eta bere itxura gehiago zaindu behar du.
Modeloen mundu hau, beti nesken kontutzat hartu izanda.
Neska bat modelo izatea beti gauza arruntzat hartu izan da eta mutilaeta modeloa zarela esatean jendea gehiago harritzen da. Gizonezkomodelo gutxi gaude eta baliteke neskek baino zertxobait errazagoizatea mundu honetan lan egiteko. Kanpoko egoera ez dut ezagutzen,baina hemen behintzat oso mutil gutxi gabiltza. Hasi nintzeneanfamiliakoek eta lagunek barre egiten zuten, baina orain gauzanormaltzat hartzen dute.