Ikerketa lan honen guztiaren emaitza ia 700 orrialde dituzten biliburuki dira. Bertan, aurkitu diren Iparragirreren gutun guztiak;musika partiturak, olerki, eta abestiak eta egun mundu osoan zeharbarreiaturik dagoen bere familiaren genealogia aurkitu ditzakegu.
Lehenengo liburukiak, besteak beste, “Iparragirre izena eta izana”deituriko biografia luzea agertarazten digu. Biografia hau taxutzekoJose Olasoren eta Juan Agirreren lana aztertu da eta material berriugari agertzen da: datu historikoak Iparragirreren ibilbidea etaegintza hobe ezagutzeko, eta era berean euskaldunok bizi izandakogarai historikoaren azterketa.
Bestetik, gure koblalariak eginiko lan poetiko-musikala ere biltzendu lehen liburuki honek. Hauetako asko orain arte ezkutuan izan dira.Bitxikerien artean esan daiteke Joxe Marik, Ameriketan idatzitakohiru salbu, bertso guztiak euskaraz idatzi zituela. Bere gutundegia,berriz, gazteleraz egina da gehienbat. Lehenengo liburukiaIparragirreren familiaren genealogiaz amaitzen da.
Bigarren liburuan 28 kolaboratzailek idatziriko lanak agertzen dira. Besteak beste, Joxe Mari Satrustegi, Bittoriano Gandiaga, WilliamDouglas, Pablo Antoñana, Alfonso Sastre, Xabier Arzalluz,Karlos Garaikoetxea, Juan Cruz Allik… Iparragirre eta bere garaiazdute ikuspuntua azaldu dute. Baita Pello González, Urretxukoalkateak eta Antón Arbulu, Zumarragakoak, ere.
Hauetako gehienak Urretxuko udaletxean egin zen aurkezpenean izanziren. Bertan, Pello González alkatea, Gontzal Mendibil etabere laguntzaileak aurkezpen lanez arduratu ziren. Gontzal Mendibilekliburua prestatzeko burutu duten ibilbidearen berri eman zuen etaurtebeteko epean “Iparragirre hegalaria” ikuskizuna Hegoamerikanaurkezteko asmoa duela esan zuen.
Urretxuko seme kuttunaren bizitza eta lana biltzen dituen “Iparragirre Erro-Urratsak” liburua ez dago oraindik salgailiburudendetan, dena den, erosteko asmoa duenak aurki aukera izateaespero da.