-Bizitzeko toki bat?
Eliz-Kale.
-Panderoa ez izatekotan, ze musika tresna joko zenuke?
Soinua
-Zer pandero nahiago duzu, emakumeena ala musikala?
Aukeran emakumezkoena.
-Plazarik-plaza ligatzen al da?
Lehen orain baino gehiago.
-Plazarik gogokoena?
Ordizia.
-Zumarraga eta Urretxu plaza onak al dira?
Bai, bertan ere oso gustura aritzen gara.
-Maixa eta Ixiar ala Laja eta Landakanda?
Dudarik gabe, Laja eta Landakanda.
-Kepa Junkera ala Joseba Tapia?
Kepa Junkerak jotzen duena ez dut gehiegi atsegin, baina oso ona da.
-Gustuko trikitixa bikotea?
Itsasakorta eta Joxe Oria.
-Arin-arina ala fandangoa?
Fandangoa.
-Urretabizkaia anaiak ala Erostarbe anaiak?
Oso zaila da aukeratzea, bi bikoteak ere oso onak izan dira.
-Nor gustatuko litzaizuke ezagutzea?
Ez dut sekula horretan pentsatu.
-Norekin pasatuko zenuke asteburu bat?
Emaztearekin eta soinuarekin.
-Ilehoriak ala beltzaranak?
Etxean ilehoria dut…
-Egindako azken oparia?
Hilero “sobrea” ematen diot emazteari.
-Eta jasotakoa?
Ilobak oparitutako puro kaxa bat.
-Data bat?
Uztailak 2, Santa Isabel eguna.
-Neska izen bat?
Amaia.
-Zein egunkari irakurtzen duzu?
El Diario Vasco.
-Gustuko telebista saioa?
Kirolez-Kirol.
-Bereziki gorroto duzuna?
Maria Teresa Camposen saioa.
-Liburu bat.
La tragedia de los Andes.
-Filme bat.
Ez naiz filme zalea.
-Abesti bat
Luis Marianoren edozein kanta.
-Soinu bat.
Trikitixarena.
-Usain bat.
Arraiarena.
-Ukitzeko…
Edozer.
-Janari bat.
Kokotxak.
-Ura ala…
Errioxako ardo beltza.