Behin baino gehiagotan galdetu izan diogu geure buruari, eta gukbezala beste askok, noiztik ote datorkigun ohitura eder hau, baina ezdago galdera horri erantzun zehatzik ematerik.
Garai bateko kontuak arakatzen eta paper zaharrak miatzen hainzaletua dugun Angel Cruz Jakak dioenez, 1539. urteko uztailaren bian,Antigua aldean nolabaiteko festaren bat ospatu zela adierazten duenagiririk ba omen dago Zumarragako udaletxeko artxibategian. Ez dagoesaterik, ordea, zer nolako festa izan zen, eta ezta dantzaririk izanote zen ere.
Badakigu, ordea, hurrengo mendean, XVII. mendean hain zuzen ere,ezpata dantza dantzatzen zela. Hala, lan honetan bertan ikusi ahalizango dugu 1656. urtean ezpata dantzaren inguruan sortutako saltsaeta istiluak.
Bestalde, badakigu, gaur egun era honetako ezpata dantza Zumarraganbakarrik dantzatzen dela, baina antzina ere… horrela otezen?
1912. urtean bertako erretore lanetan ari zen J.E. Lasaapaizak, euskara jatorrean idatzitako “Zumarragako Antiguako AmaMariaren Eleizaren Kondaira” izeneko liburuan, 23. orrialdean etauztailaren bigarreneko erromeriari dagokiolarik honela dio: “…Mezanagusiyaren aurretikan eguiten da Antiguan iñun ere, nereustez, eguiten ez dan gauza ikusgarri bat. Eguiten da Mezarenaurretikan Eleizaren barruban Ama Mariaren aldare aurrianezpatadantza, zergatik orrela dalako guizaldi askotako oitura,Ama Mariari eskerrak emateko”.
Hauek esan ondoren ezpata dantzaren zertzelada guztiak azaltzendizkigu J.E. Lasak, dantzarien lanak banan banan aipatuz.
Baina, apaiz honek mende honen hasieran ezpata dantza “beste iñunere eguiten ez dan gauza icusgarri bat” dela esaten badigu ere,beste apaiz bat, Aita Larramendi jesuita, 1750. urte inguruan ez zeniritzi horretakoa, eta bere “Corografía de Guipúzcoa”izeneko liburuan, probintzi honetako dantzez ari dela, honela dio:… “la danza de espadas es para funciones más graves,verbigracia, para las procesiones de Corpus y su octava, para lasotras que se hacen a San Joan y otros patrones de los lugares oadvocación de sus iglesias, y no se tiene por irreverencia quela fe y devoción de los hombres acompañen al Señorpresente por las calles y entren en las iglesias y en la procesióny dancen delante de Su Majestad patente, ofreciéndole susadoraciones, sus gratitudes a su dignación divina…”
Beraz, badirudi 1750. urtearen inguruan herri askotan egiten zelaezpata dantza, eta 1912an, berriz, ia ia Zumarragan bakarrikdantzatzen zela.
Hori horrela izanik, XVIII. mendearen bukaera arte ezpata dantzadantzatzeko ohitura Gipuzkoa osoan oso zabaldua egon zela pentsaliteke, bai festa berezietan eta baita elizetan ere. Ohitura horitoki gehientsuenetan galdu da. Zumarragan, berriz, gaur egunera arteiritsi zaigu.
Usteak uste eta kontuak kontu, garbi dagoena zera da, eta inongozalantzarik gabe esan dezakegu, hemezortzigarren mendetik aurrerabehintzat Zumarragan dantzatu izan dela ezpata dantza, eta gaur artegorde dela dantza berezi hau.
Esandakoaren lekuko, ondoren azken lau mende hauetan dantza honeninguruan gertatutako hainbat gora beheraren berri azalduko dugu.
Urretxuko udal artxiboan bada Zumarragako ezpata dantzarekinzerikusirik duen agiri interesgarri bat.
Artxibategiko arduraduna den Koldo Argandoñak, “Kaixo”aldizkariaren 30. alean eman zuen argitara, eta bertan 1656. urteanuztailaren bian Antio aldean izandako liskarraren berri ematenzaigu.
Garai hartan Zumarraga, Ezkio, Itsaso, Gabiria, Ormaiztegi etaLazkaoren artean gaur egungo mankomunitatea antzeko bat osatzenzuten, Areria izenez ezagutzen zena.
Herri bakoitzak bere alkatea zuen, baina horien gainetik izaten zenAreriako alkate nagusia, eta zenbait arazoen aurrean hauxe izaten zenerabakiak hartzen zituena.
Esandako artxiboan aurkitzen den dokumentu hori Areriako alkatenagusi horrek idaztarazi zuen, Jerónimo de Elgarrestak hainzuzen, eta bost orri ditu guztira. Hasieran esaten denez, SantaIsabel egun horretan bi dantzariren arteko istiluak zirela medio,zaurituren bat izan zela jakin omen zuen alkate nagusi horrek, etagertatutakoa argitu eta errudunak zigortzeko asmotan, ahal zeninformazio guztia biltzeko agindua eman zion Asensio de Machainofizioko idazkari edo eskribauari.
Bestalde,alkateak gaur egungo udaltzainen lana betetzen zuen Domingode Eguibide izeneko juradoari, berriz, Juan de Alzola izeneko gazteapreso hartu eta gartzelaratzeko agindua eman zion.
Ondoren hiru lekukori deitu zien eskribauak, eta banan-bananbakoitzak ikusitakoa azaldu zuten. Juan de Garate, Ignacio de Muxicaeta Tomás de Iturbe ziren hauen izenak, eta beren esanetanegun horretan bertan, eguerdi aldean, ezpata dantzan ari zirela,Bartolomé de Ibargurenek Juan de Alzolari ez zekiela ondodantzatzen, ikasi berria zela eta aldegiteko esan omen zion bultzakaJuan hau lurrera bota arte.
Juan de Alzolak, berriz, altxatzean, bere zorrotik aterata zeukanezpatarekin kolpea tira omen zion Bartolome horri eta, halaxe,zangoan zauritu omen zuen. Horrela egindako zauria Tomás dePlazaola izeneko sendagileak sendatu omen zuen: …”el dichoBartolomé que guiava y le hizo cargo al dicho Juan de Alçolaque no sabia bien a dançar que erea bisoño y se quitarey le dio empuxones al dicho Juan de Alçola y le derribo en elsuelo y al lebantar le tiro con la espada desenbaynada al dichoBartolome y le erio en la pierna y a esto este testigo y otros losapartaron y esto erea la verdad y lo que vio y sabe que al dichoBartolome le cura Tomas de Plaçaola cirujano la dichaherida…”
Zortzi egun beranduago, artean preso zegoen Juan de Alzolari,gertatutakoaren berri galdetzeko agindu zion alkate nagusiakeskribauari.
Juan de Alzolaren esanetan Bartolomé de Ibargurenek dantzan ezzekiela, eta zegoen tokitik aldegiteko esanez bota omen zuen bultzakalurrera, eta altxatzean nahi gabe zauritu omen zuen bere zorrotikaterata zeukan ezpatarekin. Berak ez zuela Bartoloméiraintzeko asmorik, betidanik lagun zirela eta oraindik ere laguntzatzeukala berak esan zion Juan de Alzolak Asensio de Machaineskribauari.
Ondoren alkateak Bartolomé de Ibargurenengana bidali zueneskribaua, eta Juan de Alzola auzitara eraman nahi bazuen, hurrengoegunera arteko epea zuela adierazteko agindu zion.
Ibargurenek eskribauaren azalpena entzun ondoren ez zuela inorauzitara eraman nahi, eta ez zeukala inor auzitaratzeko motiborikerantzun zion.
Hau jakin ondoren, alkateak sendagilearengana bidali zuen eskribaua,Ibargurenek zuen zauriak arrisku larririk ba ote zuen esan zezan.
Uztailaren hamaikan egon zen eskribaua medikuarekin, eta honenesanetan hilaren bitik aurrera ari omen zen Bartolomé deIbarguren zaintzen. Ezkerreko zangoan kanpo aldetik egindako ziztada,ondo ari omen zen osatzen, eta ez bosgarrenean eta ezta zazpigarrenedo bederatzigarren egunean ere, ez sukarrik, ezta handitze etahozminik ere izan ez zuenez, aipatutako egun horiek garrantzihandikoak izanik, nahiz eta erabat sendatu gabe egon, zaurituakhiltzeko arriskurik ez zuela adierazi zuen medikuak: “… y dixoque el le cura a Bartolome de Ybarguren desde dos de julio despresente mes de una estocada que tiene en la pierna ezquierda por laparte de fuera que parece ser edha con cosa cortante que se llegaasta periostrio y la llaga biene bien encarnando y no havido ningunaçidente asi como pasmo, ynflamacion, calentura en el quintoni en el séptimo, noveno, onceno como son dias criticos yaunque tiene que curar esta fuera de peligro de muerte…”.
Egun hartan bertan Juan de Alzolak, preso zegoenak, libre utzi zezaneskatu zion Alkate Nagusiari. Ibargurenekin izandako liskarrariburuzko bere aitorpena egina zuela eta ordurarte handik eta hemendikjasotako iritzietan, bere aurkako kulparik agertzen ez zenez, fiantzajarrita behinik ere, gartzelatik ateratzea eskatzen zuen.
Alkateak ontzat eman zuen Juan de Alzolak eskatutakoa, eta bereaitari fiantza jartzeko hitza hartu ondoren, bederatzi egun presozeramatzan Juan de Alzola dantzaria aske utzi zuten.
Juan de Alzolak, Bartolomé de Ibarguren zauritzeagatik presoegon behar izan bazuen, ez zen izan ezpatadantza zela medio,kartzela hori ezagutu zuen bakarra.
Ehun eta sei urte beranduago, 1762.eko abuztuaren 15ean hain zuzen,ez zen ezpata dantza dantzatu Zumarragako eliz nagusian, eta arrazoihorregatik Francisco de Izaguirre eta Juan de Izaguirre dantzariekere kartzelan egon behar izan zuten.
Honen guztiaren berri ematen digu agiri bat ere bada Zumarragakoudaletxeko artxiboan, hamabost orrialdekoa hain zuzen ere, etaAntonio Pradak aurkitutako dokumentu honek azaltzen digunez JosephAntonio de Yarza, garai hartako alkate jaunak bi dantzari horiekauzitara eraman nahi izan zituen Ama Birjinaren Jasokunde eguneanezpata dantza atera ez zutelako.
Urte horretan bertan, uztailaren bian, dantzatu omen zen Antion, etaorduan Francisco eta Juan de Izaguirre izan omen ziren aurreskulariaeta atzeskularia (“primera y última mano” agirietanazaltzen denez), baina abuztuko Ama Birjinaren egunean bi buruzagihauek ez agertzean, gainerantzeko dantzariek ez omen zutendantzatzerik nahi izan.
Alkatea ez zen oso gozoa jarriko, eta mezatatik irten orduko berejuradu edo alguazila, bi dantzari hauengana udaletxera etortzekoaginduarekin bidali zuen. Hauek, ordea, ez zutela alkatearen erriertaaldirik entzuteko gogorik esanez beren etxera bidean abiatu omenziren.
Udaltzaina alkatearengana erantzun honekin joan zenean, berriro erebidali zuen honek, oraingoan preso ekartzeko aginduarekin, bainaoraingoan ere alferrik: Juan eta Francisco Izaguirrek lehenikbazkaldu egin behar zutela eta ondoren azalduko zirela erantzunbaitzioten.
Bazkal ostean, ordea, udaletxera joan ziren eta alkateak bertako gelabatean preso hartu zituen. Arratsalde hartan bertan, jende mordo batbildu omen zen udaletxeko batzar aretoan, eta alkatea joan eta hanaurkitu zituenean, beste gela batean egon behar zutela, eta harabidali omen zituen preso.
Egun hartan sortutako iskanbila ez zen ez makala izango. Alkateak bidantzariak auzitaratzeko asmotan ahal zen informazio gehien jasotzekoagindu zion eskribauari, eta horrela idatzi zituen honek hamabostorri horiek.
Bertan azaltzen dira, besteak beste, urte hartako uztaila etaabuzturako izendatuta zeuden dantzari guztien izenen zerrenda (63izen guztira), eta goizean gertatutakoaz zenbait jendek egindakoazalpenak. Hala nola alkateaz gain, Ignacio de Egaña alkateordearenak, Francisco de Alzola juradoarenak, Agustin de Zalduaerrejidorearenak eta, lekuko gisa, Francisco de Echeverriarenak erebai.
Baina garai haietan zigorrak ezartzea ez zen alkateei zegokien lana,eta aipatutako agirietan agertzen den azken atalean, Manuel deGoicoechea lizenziatuak, lehen aipatutakoen azalpenak irakurriondoren, Francisco eta Juan de Izaguirre bi dantzariak, alkatearenesana ez betetzeaz eta esan behar ez direnak esateaz erruduntzathartu zituen, eta hauen ondasunak bahitzeko agindua eman zion herrikojuradu edo alguazilari.
Ondorengorik ez dakigu, baina auzi honetaz besterik idatzi ez zenez,pentsatu liteke bi dantzariei istilu honek guztiak sortutako gastuakordainaraziko zizkietela, eta ondoren libre utziko zituztela, egunhartan bertan agian.
Dena den, bai gai honekin eta bai 1656. urtean gertatutakoarekingarbi ikusten da sortutako istiluak handiak izan zirela. Jende askoketa askok idazten eta irakurtzen ez zekien garaian hainbat orriidazteko gertakizunak ez zirela huskeriak izan. Lehen aipatutako 63izenez osatutako zerrenda horretan ere, dantzarien izenak banan-bananondoan gurutze bana dutela agertzen dira. Horrek esan nahi du izenguztiak ondo errepasatu zituztela banan-banan. Hortik atera kontuakalkatearen haserrea zer nolakoa izango zen.
Baina horrekin batera garbi ikusten den beste gauza bat hauxe da:ezpata dantza egun horietan dantzatzeak garrantzi handia zuelaagintari eta herritarrentzat, ohore handia zela dantzarientzat partehartzea eta “pekatu” handia ez dantzatzea.
Hemeretzigarren mendeko berririk ere badugu ezpata dantzareninguruan, nahiz eta berri tristeak izan. Mende horren hasieran, etahemezortzigarrenaren bukaeran, Juan Ignacio de Iztueta zaldibitarraklan ikaragarria egin zuen han hemengo dantzak ezagutuz, bilduz etairakatsiz. Horren fruitu “Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondairaedo historia” izeneko liburua izan zen. Iztuetaren ikasleetako batJose Antonio Olano izan zen, hau ere zaldibitarra eta, ziotenez,dantzari bikaina.
Honek dantzari txiki talde bat sortu omen zuen Ordizian, eta Iruñeaneta beste zenbait tokitan arrakasta handia lortu ondoren, 1882.urtean Antiguara etorri omen zen talde hori. Jose Antonio Olanok,nahiz eta 65 urte beteta izan, berak ere dantzatu nahi izan omenzuen, eta bai dotore dantzatu ere jende guztia harrituta utziz.
Baina dantza bukatzean ondoezik sentitu omen zen, eta Zumarragaraoinez jaitsi ondoren, etxera joan eta oheratu egin omen zen.Biharamunean Bilbora, han eskaini behar zuten emanaldi batengorabeherak zehaztera joan omen zen, baina Atxuriko geltokian berriroondoezik sentitu eta Ordiziara itzuli omen zen lehenengo trenahartuta. Ordizian Marzelino Agirrezabala medikuak ondo begiratu etahesteak lehertuta zeuzkala, eta lehenbailehen testamentua egitekoesan omen zion.
Olanok bere azken ordua bazetorkiola ikusirik, bere ikaslea zen JoseGregorio Aramendiri deitu eta bera hiltzear zegoenez, Jaungoikoarenizenean eskatu omen zion jarrai zezala aurrera dantzekin, hauek galez zitezen, eta dantzarako zituen jantzi, oinetako eta tresna guztiakberari eman ondoren hil omen zen.
Zumarragan ezpata dantza noiz hasi zen ez badakigu ere, badakigu,ordea, gaur egunera arte iritsi zaigula, bukatzean daukagun XX. mendehonetan ere eutsi diogula ohiturari alegia.
Eta XVII. eta XVIII. mendeetako gertakizun ikusgarri horienantzekorik ez badugu ere, badakigu jakin XX. mende honetan, behinbaino gehiagotan, nahikoa lan egin behar izan dela dantzariakprestatzen eta dantza taldea osatzen ere nahikoa komeria izandela.
Joxe Odriozola, “Txato” zenak zioenez, behin lau ordu inguru egonbehar izan omen zuen telefonoz hitz egiten soldaduzkan zegoendantzari bati hurrengo egunean dantzara etortzeko baimena lortzeko.
Beste behin ia-ia belauniko jarri behar izan omen zuen dantzari batenaurrean, bezperan entsaio bat egin ondoren Santa Isabel eguneandantza zezan.
Zumarragako festetan ohitura izan zen zenbait urtetan soldaduzkanegon eta dantzatu behar zuten gazteentzat Udala baimenak lortzenahalegintzea. Horrela etortzen zen festetara bestela herritik urrunegon beharko zukeen zenbait gazte.
Beste dantzari bat, berriz, 1972 urtearen inguruan polizien eskuetandeteniturik zegoelarik, dantzatu beharra zuela eta libre utzi zuten.Beraz, XVII. eta XVIII. mendeetan ezpata dantza zela medio gaztebatzuk kartzela ezagutu behar izan bazuten, XX.ean behin behintzatkontrakoa gertatu zela esan liteke.
Dantza hau gure egunetara iritsi dela esan dugu lehen, eta horihorrela izan bada jende askoren lanari esker izan dela ez dagodudarik. Hala ere aipatzekoa iruditzen zaigu Julian Zabaletak mendehonen hasieran egindako lana, dantzari asko atera baitzuen eta betiere erakuste lanetan aritu baitzen 1945. urtean hil zen arte.
Honen eskutik ikasi zuenetako bat Joxe Odriozola, “Txato” izanzen, eta honen lana ere ez zen ez makala izan. Berak hamar urtezdantzatu zuen ezpata dantza 1935-45 tartean (gerrate garaian ereurtero dantzatu omen zuen ezpata dantza) eta 1952 urtetik 1982an hilzen arte, bera arduratu zen dantzariak bilatu eta prestatzeaz.
Azken 20 urte pasatxo hauetan ere aipatzekoa da “Irrintzi”taldearen lana, bera izan baita eginkizun honen arduraduna.
Musika alorrean, berriz, Antziñako Ama txistulari taldeaegiten ari den lanaz gain, ezin aipatu gabe utzi Paxkual Okariz etaMartin Zenekorta, “Tximista” txistulariak eta Jose Sampedrodanborjolea, hirurak ere 50 urte baino gehiago egin baitzituztenezpata dantzaren doinua urtero-urtero xuxen eta dotore jotzen, munduhonetatik joateko ordua iritsi zitzaien arte.