Irailaren 18an Cappela taldeko abeslari baleartarrak izango ditugu Antiguan. Talde hau 1994 urte hasieran sortu zen, musika koralaren eremuan ordura arte egin eta entzun ez zena egiteko asmoz. Hau dela eta, euren errepertorioan inolako mugarik ez ezartzea erabaki zuten. Honela, denetarik jorratzen dute: musika beltz izpirituala, reggae, rap, blues, godspel eta abar.
Irailaren 25ean, berriz, 1982an sortutako Mijan Sax Quartet taldeak eskainiko du kontzertua Antiguan. Taldekideak hasieratik musikagileekin hartu-eman estua izan dute, halako tresnentzako musika lanak sustatzeko. Lankidetza honen ondorioz, egile ezberdinen lanak estreinatu dituzte. Talde honek emango dio amaiera arrakastaz hasi den Musikaldiari. Gogoratu oraindik ere hurrengo larunbatetan Antiguara musika entzutera hurbiltzeko aukera duzuela eta emanaldiak arratsaldeko 7:30ean hasten direla.