Urte hauetan guztietan aldizkarian lanean jende ugari aritu denarren, koordinatzaileak hiru izan dira: Amaia Pildain, JonBalentziaga eta Asier Zaldua. Bakoitzak aldizkariaren aroezberdinak bizi izan ditu eta bere esperientziaren berri eman digute.
Zintzo Mintzorenhelburua euskara hutsean idatzitako herri aldizkari informatiboakaleratzea zen. Herriko bertako albisteak, beste inon azaltzen ezzirenak, euskaraz kontatzea alegia. Hizkuntzaren normalizazioanekarpenik egitekotan, funtsezkoa zen euskaraz idatzia izatea.
Publizitatearen bitartezjasotako diruari esker eta udalen dirulaguntzei esker argitaratukozen. Hutsetik hasi behar zen, dena egiteko zegoen eta guk uste bainolan gehiago genuen. Apustu handia izan zen.
Sebas Iturriotzekheldu zion erronkari 1994. urtean, berak osatu zuen lantaldea etaberak jarri gintuen kazetari lanetan. Sebas ‘todoterrenoa’da eta Otamotz inprentara argitaratzeko prest eraman ahalizateko maketazio ikastaro bat ere egin zuen. Oraindik gogoan izangoditu gaueko ordu txikitan Otamotzeko lokalean ordenagailuarenaurrean berak bakarrik egindako orduak, Oñatikoinprimategirako joan etorriak, publizitate bila aritu zeneko garaia…
1995eko urtarrileanargitaratu genuen lehenengo alea, lau orritakoa, txuri beltzean etaportadarik ez zuena. Lau orriko hilabetekari hark lan handia emanzigun lantaldeari, oso egun intentsuak izan ziren haiek, baina aldiberean aurrera egiteko ilusioa eta poza ere eman zigun. Lapurretaizan aurretik genuen ordenagailu kaxkarrak ere buruhauste ugariematen zizkigun, (niri behintzat asko). Eskerrak JonmikelInsausti, oraindik ere Otamotzeko informatikaria dena,egunero eta uneoro telefonoz bestalde laguntzeko prest izaten genuen.Garai hartan Donostian lan egin eta bertan bizi zen baina astebarruan ere, hamaika bidai egin zituen RENFEko trenetan gora etabehera gure arazoak konpondu ahal izateko.
1996an hasi nintzenkontratuarekin lanean. Beldurra izan nuen hasieran, norberarenburua lan horretarako gai ikustea zen gogorrena. Baina Otamotzekbeti izan du lantalde jatorra. Kolaboratzaile ugari izan ditugu etagure artean oso ondo konpondu izan gara beti. Lankide soilak bainolagunak izan gara. Taldeko lan hori eta giro hori, nire ustez,funtsezkoak izan dira aldizkariarekin jarraitzeko.
Hasieran gure ardurarik nagusiena hilabetebukaerarako alea bukatu eta harpidedunei banatzea zen, bainadenborarekin itxura, diseinua, edukiaren kalitatea lantzen hasiginen. Honela, 1996ko maiatzean 16 orrialdeko alea kaleratu genuen,koloretako portada eta guzti. Beranduago, 1997an, eskola kiroleanparte hartzen zuten gaztetxoenei zuzendutako TXIKIMOTZ gehigarriarenardura hartu zuen Unai Altzelaik. Aldizkaria 20 orri izaterapasatu zen.
Niri dagokidanez, Otamotzenaritzea oso aberasgarria izan zait profesionalki eta batez erepertsonalki. Adin eta alor guztietako herritarrak ezagutzeko aukeraparegabea eskaini zidan lan honek. Benetan jende atsegina etainteresgarria ezagutzeko parada izan nuen. Honetaz gain gure herriakhobeto ezagutzeko ere baliagarria izan zitzaidan Otamotz.
Hankasartzeak ere ugariakizan ziren nire garaian, zenbaitetan artikuluak garaiz kanpoargitaratu nituen, hainbat artikulu ez nituen behar bezala jorratu,artikuluren batek arazoak ekarri zizkidan…
Errepasotxo honetan eznuke Marian Toledo, Otamotzeko hizkuntz zuzentzailea, ahaztunahi. Bera arduratzen da aldizkariaren sorreratik, artikuluakortografikoki eta gramatikalki zuzentzeaz. Marianek gu, kazetarionerruz, erlojuz kontra egin behar izaten ditu zuzenketa lanak. Neronekazken orduan pasatzen nizkion artikulurik luzeenak, alea inprentaraeramateko bezperan. Jakin badakit nire ondoren Jon Balentziagak,eta egun, Asier Zalduak berandu ibiltzearen ohitura horrieutsi diotela. (Otamotzkideon nortasun ikurra izango da).Testu hau ere halaxe dago idatzia, azkeneko momentuan, Asierdagoeneko garaiz entregatuko ez ote dudan beldurrez dago, telefonozere dei egin dit goizean, eta nik badakit Jon Balentziagak ereoraindik ez duela agindutako artikulua idatzi. Horrelakoa daOtamotzeko iharduna, beti azken orduan baina beti garaiz.
JonBalentziaga
Amaia Pildainek hasitako bidea jarraitzea egokituzitzaidan niri. Iazko urtarrila eta uztaila bitartean aritu nintzenaldizkariko koordinatzaile lanetan eta ordurako Otamotzfinkatua zegoen Urretxu eta Zumarragan.
Amaiak egindako lan neketsu eta akaso eskergabekoaren ondoren,ez dut esango niri tokatu zitzaidanik lan horren fruitua jasotzea,baina garbi utzi nahi dut Amaiak nik baino lan zailagoa eginzuela. Otamotz jaioberria berak artatu zuen eta nireganairisterako haurra zena gazte bihurtu zen.
Egia da, bai, bere inguruan laguntzeko prest jende dezente izanzuela, baina horien berri Amaiak eman du bere gutunean. Bainaeskertzen hasita, ondorengo guztiei ere eskerrak eman nahi nizkieke:Irakurleei (zuen interesik gabe alferrik ari gara), Otamotzekoerredakzio kontseiluari (zuena bai dela lan egitea), Zintzo-Mintzokobazkideei (oro har elkartean eta bereziki aldizkarian jartzen duzuenarretagatik), Zintzo-Mintzoko zuzendaritza taldeari (bereegunean egindako erronkari eusteagatik), publizitate bidez proiektuhonengan sinesten duzuen guztiei eta zuzenki edo ez diruz laguntzendiguzuen instituzioei.
Guztion artean 50 egin ditugu. Aztoratu gabe, egonkortasuna ezaugarrinabaritzat hartuta aurrera goaz. Irakurleak gehiago nahi du, etaOtamotzek ere bai. Horregatik, atzera begiratu eta lan eskergaeginda dagoela konturatzen gara, baina aurrera begiratuz lan askodagoela egiteko ere badakigu. Erronka hor dago, eta erronka horretanparte hartu nahi duen orok zabalik ditu Otamotzeko ateak.Etorri lasai.
Asier Zaldua
Jon “Balentxi”k esan duen moduan, Amaia aldizkarijaio berria hezitzeaz arduratu zen eta berak aldizkariaren gaztaroabizi izan zuen. Jonek aldizkaria bere gaztaroan utzi zuen etaaldizkariak oraindik ere bere gaztaroa bizi duela esan daiteke, nahizeta pixkanaka heldutasunera iritsi dadin lanean ari garen.
Nik ere beraiek aipatu dituzten guztiei eskerrak eman behar diet(ezin berriro denak aipatu, gehiegi luzatuko nintzateke eta), bainabereziki eurei biei eta hasieratik Otamotz aurreraateratzeko lan egin zutenei. Beraiei esker urretxuar eta zumarragaraskok herriko informazioa etxean euskaraz eta doan jasotzeko aukerabaituzue.
Horretaz gain, Otamotz aldizkariak kazetaritza ikasketakburutu genituen zenbait gazteri kazetaritza munduan lehen pausuakemateko aukera ere eskaini digu. Kaleko lanean eta ordenagailu honenaurrean biziko genituenen berri ez ziguten ez Leioako unibertsitateaneman! Goi-Design inprentan ordenagailuaren aurrean lanean aritzen denPedrok ederki asko daki hau. Zenbatetan ibili behar izan ote danola hala eramandako aldizkaria txukuntzen! (Eskerrak pixkanaka ikasidugun…).
Etorkizunean ere Otamotz kazetari gazte askoren eskola izateaespero dut, baina batez ere, orain arte bezala, pixkanaka hobetzenjoatea. Horretarako zuen, irakurleen, partaidetza ezinbestekoa dugu;azken finean zuentzat eta zuena baita Otamotz.
50. alea behin bakarrik iritsiko dela eta, Zumarraga eta Urretxukolagun batzuei aldizkariaz duten iritziaz galdegin diegu. Bakoitzakbere ikuspuntutik aldizkaria nola ikusten duen eta nolakoa izateagustatuko litzaiokeen azaldu digu. Zuk ere zure iritzia agertarazinahi badiguzu, Labeaga 12an (Goierri elkartearen ondoan) aurkitukogaituzu zure laguntzaren zain.
GOTZON ARANBURU
GARAkokazetaria
Bi hitzekin definituko nuke Otamotz: beharrezkoa eta hobetubeharrekoa. Beharrezkoa zergatik den ez dago esan beharrik gure biherriotan, denok ezagutzen dugu eta euskarak hemen jasaten duenegoera, egoera larria. Estatistiken arabera euskaldunak gero etagehiago garen arren, zenbait arlotan hizkuntzaren presentzia osotxikia da: komunikabideena da horietako bat. Errua euskaldunona da,ez beste inorena, eta pozgarria da gure artean Otamotzbezalako produktuak argitaratzeko gaitasuna duen jendea egotea.Erdararen itsasoan euskarazko tanta da, baina lehen hori ere ezgeneukan. Poliki-poliki zabaltzen joan da eta gaur egun euskaldungutxi izango dira etxean aldizkaria jasotzen ez duenik. Pentsatu etxeaskotan euskaraz idatzita sartzen den prentsa bakarra izango dela.
Era berean, hobetu beharra ikusten diot. Ez dut esan nahi orainegiten dena ona ez denik, baizik eta beti kalitate gehiago lortzerajo behar dela. Horretarako, jakina, bitarteko gehiago beharko dira,baina ziur nago lortuko dela. Animo, beraz.
JABI OTERMIN
GU SPORT aldizkariko kazetaria
Otamotzen sorrera sekulako erronka izan zen euskaltzaleentzat.Ume baten antzera pixkanaka pixkana hasi zen lehenengo hitzak esaten,poliki poliki bakarrik ibiltzen, gauzak agudo ikasten, alez alegorpuzten eta kolorea hartzen. Zintzo-Mintzoren umerikpolitena da, nire ustez, Otamotz.
Gaur egun, gaztea bada ere, geroz eta helduago ikusten dutaldizkaria. 50 ale kaleratzeko makina bat ordu sartu behar dira etabakardadean buruhauste ugari jasan. Otamotz esku arteanizanda, elkarrizketa, erreportaia, bote prontoan… irakurtzenditugula, ez gara jabetzen atzean lan nekeza dagoenik. Horregatik,eskerrik asko hilero euskarazko aldizkaria egiten duzuenoi!
Pasa diren bost urte hauetan aldaketa ugari eman dira herriinformazioan. Lauzpabost berriemaile ginen Urretxu nahiz Zumarragakoalbisteak jorratzen. Orain, berriz, egunkari batekin eta telebistalokal batekin konformatu behar! Otamotzeko lagunei udalinformazioari tarte egin diezaioten eskatu nahi nieke, horrelakoalbisteak euskaraz ere jaso ditzagun, hori bai, orain arte jarraituduten bideari muzin egin barik. Zorionak… eta ekin gogor lanari,51. alea prestatu behar duzue eta!
LOURDES ETXANIZ eta IZASKUN LARRAÑAGA
Zumarragako Udaleko kultura teknikariak
Otamotz euskara hutsean kaleratzen denez, euskara erabiltzekotresna egokia dela uste dugu. Horregatik euskara bultzatzen lanbikaina egiten ari zaretelakoan gaude.
Edukiari dagokionez, oso egokia iruditzen zaigu herriko gaiak landueta bertako jendea azaltzen duelako. Gure kasuan, gainera, antolatzenditugun ekintzak jendeari ezagutarazteko medio egokia gertatzenzaigu.
Atal guztiak atseginak gertatzen zaizkigu, baina bat aukeratzekotan,“Argazki Zaharrarena” aukeratuko genuke. Hori ikusten baituguatalik grazioso edo bitxiena bezala, aukera ematen baitigu urteetanzehar jendea nola aldatu den ikusteko. Gutxien atsegin duguna,berriz, kiroletako emaitzena da, gaia ez baitzaigu gehiegiinteresatzen.
Aurrera begira ez genuke ezer aldatuko, dagoen moduan jarraitukogenuke lanean eta 50. alera iritsi den moduan aldizkaria urte askotaneskuartean izatea nahiko genuke.
Azkenik, gure zorionak adierazi nahi genizueke 50 ale hauekkaleratzeko egin duzuen lan bikainagatik eta besterik gabe, lanhorretan jarraitzea animatzen zaituztegu.
MIREN CASTILLO
Urretxuko Udalekokultura teknikaria
Urretxu eta Zumarragan izan dugun euskarazko lehen herri aldizkariadugu Otamotz, hilero bi herriotako etxeetara iristen dena.Garrantzi handikoa iruditzen zait horrelako informazio tresna batenpresentzia gure herriotan, izan ere, herria baita protagonistanagusia: herriko informazioa herriko jendearen eskutik. Gainera,hilerokoa izateak ez dio inolaz ere gaurkotasunik kentzen, eta aldiberean, gaiak sakontzeko aukera ematen dio aldizkariari.
Denboran atzera jotzen badugu, argi eta garbi ikus dezakegu Otamotzeneboluzioa; orrialde gehiago, koloreak, maketazio hobea… azkenbatean, kalitatezko produktua eta euskaraz. Horixe da, hain zuzenere, bere arrakastaren ezaugarria; herritarrek begirune osoa diotealdizkariari.
Jakin badakit zernolako ahalegina eskatzen duen horrelako aldizkaribatek, baina, azken batean merezi du aurrera egitea ahaleginhorretan. Zorionak eta jarraitu horrelaxe!