Etxera joan aurretik agur-afaria izan zuten Santa Barbaran eta bertanberaiekin hitz egiteko aukera izan genuen. Euren esanetan bertaraheldu baino lehen Urretxu oso herri txikia zela uste zuten eta bertantaberna gutxiago eta giro eskasagoa izango zela uste zuten. Urretxunigaro dituzten egunetan bertako giroaz gozatzeko aukera izan dute etaberaiek ere poteoan eta gaueko parrandan gustura aritu dira. Izanere, Euskal Herria eta Alemaniaren artean aurkitu duten aldenagusienetako bat gazteak kalera ateratzean dituzten ohiturak dira.Alemanian gazteak zinera joan eta ondoren lagunen baten etxera joanedo taberna batean egoten omen dira. Euskal Herrian tabernaz tabernaibiltzeko duten ohitura gustura eramango omen lukete Alemaniara.Baina euren herrialdearen eta gurearen artean beste ezberdintasunbatzuk ere ikusi dituzte: jateko ordutegiak, arraia jateko dugunohiturak, inprobisatzeko ahalmenak… ere euren arreta piztudu.
Bestalde, Euskal Herriaz Alemanian ezer gutxi dakitela aitortuziguten. Herri nekazaria zela uste zuten eta bertara heldu direneanespero zutena baino industria gehiago aurkitu dute. Mendia etaitsasoa bata bestearengandik hain gertu ikusteak ere harritu eginditu. Euskaldunok gure kultura oso sustraitua dugula ikusi dute (askodantzatu eta abesten omen dugu) eta oso abertzaleak garela esanziguten. Ohitura zaharrekiko eta gure kulturarekiko dugun loturakharritu egin ditu.
Euren esanetan urretxuarrek oso harrera ona egin diete etaherritarrek Euskal Herria eta bertako ohiturak erakusteko borondateaerakutsi dute. Gutxien atsegin izan dutena bidaia luzea eta joanbeharra izan da, hori dela eta, azken gauean parranda itzela eginzuten. Schwarzenbruckeko bizilagunei Urretxura hurbiltzea gomendatukoomen diete eta beraiek ere ahal dutenean berriro etortzeko asmoadutela zioten.