Udal Euskaltegia 1981ean sortu zen eta Euskal Herrikolehenengoetarikoa izan zen, Arrasate eta Ermuakoarekin batera.Urretxuko nazionaletako eskola zaharrean hasi baziren ere, bertarageroz eta jende gehiago hurbiltzean, Madaya parera igaro ziren. UdalEuskaltegia Urretxu eta Zumarragako udalen menpe dago eta biurtetik bi urtera udal baten menpe egotetik bestearen menpe egoterapasatzen da. Bi udalen dirulaguntza du eta irakasleen soldatarengehiengoa, berriz, HABEren eskutik dator. Egun sei irakasle finkodaude eta behar izanez gero epe baterako berriak hartzen dituzte.
Azken urte hauetan 200 ikasle inguru igaro dira urtero UdalEuskaltegitik irailean hasi eta ekainean amaitu ohi direnikastaro ezberdinak hartzera. 80 hamarkada hasierako urte haietan etaegun jendeak duen motibazioa oso ezberdina da Udal Euskaltegikoarduraduna den Maite Zalduaren esanetan. Orduan euskararekikosentimendu baikorra oso sustraitua zegoen eta jende asko lanetikatera eta euskaltegira joaten omen zen. Egun, ordea, langileakgutxiago dira eta gehienak seme-alabekin euskaraz hitz egin nahiduten gurasoak, EGA titulua atera nahi duen jendea, administraziokoazterketak gainditzeko doazenak… dira.
Udal Euskaltegian helburu eta maila ezberdinak dituztenentzakoikastaro eta talde ezberdinak daude, beraz. Hauen artean bi talde osobereziak dira: haurrak klasean dituzten bitartean euskaltegirahurbiltzen diren gurasoenak eta atzerritik Euskal Herrira etorridirenenak. Gurasoen helburua haurrekin euskaraz hitz egin ahalizateko euskaraz ikastea da eta hauetako askok euskaltegira heltzeaneuskaraz ez omen dakite tutik ere. Hau dela eta, euskaltegianhaurrek eskolan egiten duten berbera egiten dute gero etxean umeekineskolan egin dutenaz euskaraz hitz egin ahal izateko. Ikastaro hauhiru urteko haurrak dituzten gurasoei zuzendua dago eta astean hiruegunetan, arratsaldez, haurrak eskolan dauden bitartean, biltzen dira gurasoak euskaltegian.
Bestalde, azken ikasturtean atzerriko herrietatik etorritako lagunekosatutako lehenengo urratseko ikasgela izan omen dute. Frantzia,Mexiko, Irlanda, Kuba eta beste herri batzuetatik etorritako hainbatlagun hemen bizitze hasi eta denbora gutxira jada euskaltegian hasidira. Kanpotar hauek motibazio oso handia dute eta harritu egitendira bizitza guztian bi herriotan bizi izan den jende askok euskarazez dakiela ikustean. Euskal Herrira etorri eta bertako hizkuntzaikasteari garrantzi handia ematen diote.
Euskaltegikoen esanetan hauen guztien borondatea txalotzekoa da etajendea euskaraz ikastera animatu nahi dute. Diruari dagokionez, ezinesan daiteke euskara ikastea garestia denik: urte guztiko matrikula40.000 pezetakoa da lanean daudenentzat eta %40 gutxiagolangabetuentzat. Matrikula hiru epetan ordaindu daiteke. Ikasturteanzehar klasera maiztasunez joan eta azterketa egin dutenei (gaindituez arren), ordaindu duten %25 itzultzen zaie. Argi dago euskaraikastea ez dela lan erraza, baina klasera maiztasunez joanez gero etaikasturte bakoitzean bi maila gaindituz gero, sei urtetan lortudaitekeena omen da. Bestalde, euskaltegikoarekin ez da nahikoa etabertatik kanpo euskarazko harremanak mantendu behar dituzteingurukoekin.
Bisasti AEK euskaltegia 1974 urte inguruan jada euskarairakasten ari zen gure bi herriotan. Azken ikasturte honetan bereateak itxita izan dituen arren, Ainhoa Osinaldek etaLeire Kristobalek euskaltegia aurrera ateratzeko ardurabere gain hartu dute. AEK-k pozik jaso zuen berria eta hasieratikeuren laguntza eskaini diete ateak berriro zabaltzeko. Ordutik honaLeirek eta Ainhoak ikastetxeetako arduradunekin, udalteknikariekin eta herriko talde ezberdinekin harremanetan jarri diraeta denek euren babesa eta laguntza eskaintzeko prest agertu dira.Euskaltegiaren eskaintza gizarte guztira zabaltzeaz arduratu diraazken hilabete hauetan eta bereziki guraso, tabernari eta gazteenganajo dute euren asmoen berri emanaz. Buzoneoaren, kartelen eta ikasleohiei bidalitako gutunen bidez ere zuzendu dira eta matrikulaziokanpainaren eguna egitea ere pentsatua dute ahalik eta herritargehien euskaraz ikastera animatzeko. Maiatzean lanean gogor hasiziren eta matrikulazio epea irailaren 30a bitartean zabalik dago.
Leire eta Ainhoa izango dira klaseak emateaz arduratukodirenak, baina eskariaren arabera irakasle gehiago beharko balira osogustura agertuko lirateke. Euren esanetan euskararen egoera biherriotan ez da behar bezain ona eta guztion lana beharko da gure biherriak euskalduntzea lortzeko. Ikasleekin kalean ekintza ugariburutzeko asmoa dute, baina horretarako euskaraz dakigunok Urretxueta Zumarragan giro euskalduna zabaltzea beharrezkoa izango da.