Aurtengo apiriletik Zumarragako jatetxe ezagun honetan jende berriaari da lanean. Bertan dihardute Miren Amaia Lasherasek, OskarPerezek, Denis Araiztegik eta Agurtzane Lasherasek.
Sukaldariak Oskar eta Denis dira. Nahiz eta gazteak izan, zazpi urtedaramatzate lan honetan. Biek Oñatiko sukaldaritza eskolanelkarrekin ikasi zuten eta ondoren beste jatetxe batzuetan lan egindute.
Zerbitzari lanetan Miren Amaia eta Agurtzane Lasheras daude. MirenAmaiak urteak daramatza lan honetan baina oraingoan beste hainbat lanere egiten ditu, izan ere, jatetxe bat eramateko denetik pixka bategin behar da.
Denak batera gogor egin dute lan apirilaz geroztik eta udaberria etauda-garaia pasatu ondoren oso pozik daude.
Jadanik Oskar eta Denis udazkeneko karta prestatzen hasi dira.Ezkiotarrako kartan ezinbestekoak dira plater tradizionalakbaina gauza berriak proposatzen dituzte sukaldariek, hori dela eta,zapore eta aurkezpen berriz beteta izango dugu karta berria. Gukeskatuta,bertatik menu bat aukeratu digute: Sarrera moduan, entsaladaepela ganba eta izokin ketuzkoa; ondoren, zapoa gari-zainzuri etaonddo saltsarekin; gero, orein ragouta mugurdi eta sagarmarmeladekin; eta postre gisa, txokolate-malkoak hur mousse etaarroz-esne kremarekin. Jaki hauei laguntzeko bi ardo aukeratudituzte: Lehenengo bi platerentzat urteko ardo bat, Joan RaventosChardonnouy; eta besteentzat ordo sendoago bat, 1994ko Imperiala.
Etxe zahar honetako alor guztietara ekarri dituzte berrikuntzak gaztehauek. Euskarari dagokionez, Zintzo-Mintzoren JatetxeakEuskalduntzeko Planari heldu diote eta ari dira poliki-polikihorretan ere lanean. Hurrengo urratsa karta berria euskarazeskaintzea izango da.
Hau irakurri ondoren Ezkiotarrako kutixiak dastatu nahi izanezgero, hona hemen interesgarriak izan daitezkeen datu batzuk:
-
Menuaren prezioa: 1100
-
Atseden egunak: Astelehen gauean janlekua eta barra itxita eta astearte gauean janlekua soilik
-
Oporrak: Abuztuko erdiko bi asteak
-
Telefonoa: 943 722964