-Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Etxe-Azpi elkartean lagunekin egon eta hamabostean behin Realaren partiduetara joatea.
-Bizitzeko toki bat?
Urretxu, zalantzarik gabe.
-Lehengo festak ala oraingoak?
Euskal Herriko festa guztietan izan naiz, lehen ondo pasatzen nuen eta orain ere bai.
-Urretxuko festetatik gehien atsegin duzuna?
Euskal Jaia.
-Sanjoanak ala santanastasiak?
Bietan parte hartzen dut eta biak atsegin ditut.
-Festak gauez ala egunez?
Gauez, beti izan naiz gau-txoria.
-Txistua ez izatekotan, zein musika tresna joko zenuke?
Ez dut behin ere txistua ez den ezer jotzea pentsatu. Abestea ere atsegin dut eta Goiargin ere aritu nintzen garai batean.
-Gustuko musika mota?
Mota guztiak atsegin ditut, baina Benitorena bereziki.
-Realean atzerritarrak egotearen aldekoa al zara?
Garai batean “Indios fuera” oihukatzen genuen eta orain ere nahiago nuke bertakoak bakarrik arituko balira.
-Atotxa ala Anoeta?
Atotxa. Bertan bizi zen giroak ez du parekorik.
-Krauss ala Ormaetxea?
Ormaetxea.
-Gustuko futbol jokalaria?
Satrustegi, Arkonada… baina batez ere López Ufarte.
-Nor gustatuko litzaizuke ezagutzea?
Inor ez bereziki.
-Norekin pasatuko zenuke asteburu bat?
Lagunekin.
-Ilehoriak ala beltzaranak?
Beltzaranak.
-Egindako azken oparia?
Ilobari egin diodan eztei-oparia.
-Eta jasotakoa?
Olentzerotan, urtebetetze egunean… jasotzen ditut.
-Data bat?
Ikurriña kalera atera genuenekoa.
-Neska izen bat?
Asko.
-Zein egunkari irakurtzen duzu?
Gara eta El Diario Vasco.
-Gustuko telebista saioa?
Dokumentalak, batez ere animalienak.
-Bereziki gorroto duzuna?
Telesailak.
-Liburu bat.
Ez dut irakurtzen, orain oroitzen dudan bat “El Padrino” da.
-Filme bat.
“Bailando con lobos”.
-Abesti bat
“Oi ama Euskal Herria”.
-Soinu bat.
Txistuarena, noski.
-Usain bat.
Spaghettiena.
-Ukitzeko…
Haragia.
-Janari bat.
Pasta eta arroza.
-Ura ala…
Ardoa.