Nolatan sortu zen Kantu Afaria?
Zerbait egin beharra zegoela ikusi genuen. Izan ere, jendeak gero etagutxiago kantatzen du, euskal abesti asko galtzen ari dira, kanpokomusikaren inbasioa dugu… Kantuan aritzea atsegin dugun zenbaitlagunek Urretxuko jaietan zerbait egin nahi genuen jendeari kantaraziasmoz eta hasieratik Zintzo-Mintzoren laguntza jasogenuen. Ez genekien zehazki zer egin: nolako afaria eskaini, edariaeskaini edo ez… Azkenean otartekoak eskaintzea erabaki genuen,musikari taldea bildu eta megafonia jarri genuen. Peñaanaiak, Juanlu Aranburu, Mikel Alustiza, Xabier Barriola, Angel MariUrrestarazu eta ni hasieratik ari gara musika jotzen, baina iazjende gehiago ere igo zen. Bestalde, Zintzo-Mintzoko kulturtaldeko neskek eta Sebasek eskaintzen diguten laguntza eskertubeharrekoa da.
Nola aukeratzen dituzue abestiak?
Kantuak taldeko guztien artean aukeratzen ditugu. Euskal abestiherrikoi eta ezagunak bilatzen ditugu; urtero abesti berriak sartzensaiatzen gara eta adin guztietako jendearentzat gustukoak izandaitezkeenak. Euskal errepertorioan abesti ugari daude eta urterodugu berriak hautatzeko aukera. 5 urtetan 135 abesti ezberdin abestudira. Hala ere, zenbait abesti urtetik urtera errepikatu egitenditugu, oso zaila baita urtero hainbeste kanta ezberdin etaezagunekin ematea.
Aurtengo kanta berriak aukeratu al dituzue?
Hauetako batzuk aukeratu ditugu, bai. Mikel Laboaren “Maite ditutmaite”, Xabier Leteren “Izarren hautsa”, Imanolen “Mendiangora haritza”… kantatuko dira aurten besteak beste. Egungotrikitixa talde berrienak ere sartzen saiatzen gara, baina hauetakoasko oraindik nahikoa ezagunak ez direnez, kontuz ibili beharradago.
Kantu Afariak arrakasta lortu du…
Lehen urtean ez genekien zenbait bokadilo eskatu eta ausartak izanginen: 500 eskatu genituen. Hala ere, motz gelditu ginen eta urtetikurtera 50 bokadilo gehiago eskatu ditugu. Iaz 700 izan ziren etatopea hor dagoela uste dugu. Eguraldiarekin zorte ona izan dugu betieta urtero Avenidan ospatu ahal izan da Kantu Afaria.Bestalde, bokadiloen salmentaren bidez gastu guztiak estaltzen diraeta udalak eta Zintzo-Mintzok ez dute dirurik jarri beharizaten. Ordizian ere an-zeko zerbait antolatzen hasi dira eta jada bialdiz antolatu dute kantu afari bat sagardotegian. Debatik ere etorriziren Urretxuko Kantu Afaria ikusi eta bertan antzeko zerbaitantolatzeko asmoz.
Kantu Afaria sortzean zenituzten asmoak bete direlaesan al daiteke?
Bai, gure asmoa galtzen ari diren euskal kantak eta kantatzekoohitura berreskuratzea zen eta urtero 700 pertsona inguru biltzeagarrantzitsua dela uste dugu. Jendearen erantzuna oso ona izan da etajende asko Kantu Afaria noiz iritsiko zain izaten da. Halaere, Kantu Afaria jendeak urtean zehar ere euskal kantakabesteko helburua lortzeko bitarteko bat besterik ez da. Bestalde,koadrilen egunean bertan herrian musika jotzen dakiten lagunekgoizetik euren musika-tresnak atera eta egun guztian zehar Urretxukokaleak girotzea gustatuko litzaiguke. Aurrera atera nahi dugun besteasmo bat orain arte erabili ditugun abesti guztiekin kanta bildumabat atera eta herriko elkarte ezberdinetan banatzea da. Honela eurenbazkari, afari eta bilera ezberdinetan kantatzeko aukera izangolukete.
Bukatzeko, urte hauetan guztietan bitxikeriaren batgertatuko zen…
Duela bi urte Kantu Afaria amaitu eta tabernaz taberna musikajotzen eta abesten jarraitu genuen Pako Aristi gaita jotzen zela.Etxarrin bizi den Anjel Mari Urrestarazu urretxuarra ere urteroetortzen da Kantu Afarian parte hartzera. Bestalde, lehenagoesan dudan bezala, iaz musikari gehiago igo ziren musika jotzera etaaurten ere hala izatea nahi genuke. Kantu Afarian parte hartunahi duen edonork ateak zabalik ditu eta gurekin batera musikajotzera etortzea gustatuko litzaiguke.