Egun Eibarren antzeko ekimena arrakastatsua izaten ari da eta hau dagure bi herriotan aurrera atera nahi duten eredua. Helburua adinhonetako gazteei aisialdian alkoholaren kontsumoa ez dakarrendenbora-pasa eskaintzea da. Horretarako Golden dantzalekuansarrerarekin batera alkoholik gabeko freskagarri bat eta eurengustuko musika eskaintzen zaie igandeetan arratsaldeko 5etatikiluntzeko 9etara. Dantzalekuko arduradunak antolaketaz arduratzendira eta udalek dantzalekutik kanpoko ordenua zaintzeaz gaindantzalekuari diru-laguntza eskaini diote ekimena aurrera ateratzeko.
Irailaren 30ean dantzalekuko arduradunak eta udaleko ordezkariekalkoholik gabeko dantzalekuaren nondik-norakoak biltzen zituenkonbenioa sinatu eta ekimenaren aurkezpena egin zuten.Udal-ordezkarien esanetan helburu nagusia prebentzioa da eta ingurukotabernei ere ekimenaren berri emango zaie. Udaltzainak tabernahauetan 18 urtetik beherakoei alkohola ez saltzea zaintzeazarduratzen ari dira eta edanda dagoenari ez zaio dantzalekura sartzenutziko.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide