Nolatan erabaki zenuen castingera aurkeztea?
Arte dramatikoa ikasten dutenek casting hauenberri errazago izaten dute, beraiengana zuzentzen baitira berriemanez. Nire lagun batzuk casting honetara aurkeztea pentsatu zuteneta oporretan nengoenez, ni ere goiza pasatzera joan nintzen. Lagunakeraman nituen eta bertan nengoela nik ere froga egitea erabaki nuen.Handik bi egunetara edo papera eman zidatela esanez deitu zidaten.
Zer eskatu zizuten frogetan?
Bi edo hiru sekuentzia ikasi behar genituen orduerdian eta arduradunek aukeratzen zuten beste bikote batekin bateraantzeztu behar genuen. Hau egin ondoren norberari buruzko galderakegin zizkiguten. Gidoiak bi edo hiru hilabetetako aurrerapenezidatziak zituztenez, oso argi zituzten antzeztu beharrekopertsonaiaren ezaugarriak eta zer nolako pertsona bilatzen zuten.Nireaz gain beste bost pertsonaia ere sartu dituzte eta hauek nolakoak izan behar zuten ere finkatua zuten, nire ustez aurkeztuginenon itxurari ere garrantzia eman zioten.
Lagun asko aurkeztu al zineten?
Esan zidatenez uztailean aritu dira casting-akegiten. Gu hirugarren astean joan ginen eta casting-aren epea amaituondoren eman zidaten erantzuna. Esan didatenez froga oso lasai eginnuelako eta espontaneo aritu nintzelako hautatu ninduten. Egia esania pentsatu gabe eta batere presiorik gabe joan nintzen eta gidoianjartzen zuen ia ezer ez nuen esan.
Zer ezaugarri ditu zure pertsonaiak?
Gidoiak aurretik prestatuak daude. Lehenengoegunetan ez naiz gehiegi azaldu, pertsonaiaren aurkezpena egitekosoilik. Ondorengo asteetan jada pertsonaiari gauzak gertatzen hasikozaizkio, baina ez dakit ziur zer. Pertsonaia errebelde samarra da etabeste ikastetxe batetatik Arraldekora doa, musika talde batetakobaxua da eta Sobia tabernako Mikel gure taldeko managerra da. Musikajotzen azaldu beharko naizela suposatzen dut, baina musika jotzen ezdakidanez play-backa izan beharko da. Ez nuke esango pertsonaiarekinidentifikaturik sentitzen naizenik, baina paperean natural jokatzendut eta ez ditut nire ahotsa eta espresioak aldatzen.
Astean zenbat egunetan grabatzen duzu?
Astean asko jota hiru egunetan joaten naiz etahilean zortzi egun. Pertsonaiak arrakasta badu, egun gehiagotan joanbeharko dut lanera eta bestela ikusi egin behar. Hasieran pixka batarraroa egin zitzaidan, ez bainaiz sekula antzezlanetan aritu etagainera ez bainuen espero ni hartzea. Baina jendea oso jatorra da etaoso harreman ona dugu denon artean. Aktore batzuekin besteekin bainoharreman estuagoa dut, grabaketa egunetan gehiagotan aritzen baikaraelkarrekin. Batez ere gazteekin dut harremana.
Nolakoa izaten da grabaketa egun bat?
Astean behin Oriora joaten gara kanpokosekuentziak grabatzera eta gainontzekoak Miramonen grabatzen ditugu. Etxera aste osorako gidoiak eramaten ditugu ikas ditzagun. Grabaketaegunean gela batean entsaiu bat egiten dugu eta bertan zerbaitezberdin egin edo esan behar dugun esaten digute. Egunean 30sekuentzi grabatu behar direnez, oso azkar lan egiten da eta ez dagoakatsak egin eta errepikatzeko ia aukerarik. Gehien zaintzen denahizkuntza da eta akats txikiak barkatzen dira. Egun berean atalezberdinetako sekuentziak grabatzen ditugu. Nik uste nuen denakontrolatuagoa egongo zela, baina bakoitzari berez ateratzenzaionari, inprobisazioari, lekua uzten zaio.
Esan al dizute noiz arte arituko zaren lanean?
Aldez aurretik pertsonaiak ez du telesailetikdesagertzeko unerik. Ikusleei galderak egiten dizkiete eta hauekgustukoen dituzten pertsonaiak aukeratzen dituzte. Erantzunen araberapertsonaia ezberdinei protagonismoa eman edo kentzen zaie. Honetazgain, telesailaren arduradunek eguneroko lanean ere kontuan hartzendute ondo edo gaizki lana egiten dugun.
Etorkizunean antzezpen lanean jarraitzea gustatuko al litzaizuke?
Oraingoz ez dakit. Ez dakit lana ondo egiten dudan edoez, lehenengo ondo moldatzen naizen ikusi nahi dut. Jarraitzea eskaintzen badidate hartu egingo dut, aukera ona baita; baina, ez dutmundu honetan jarraitzeko asmo tinkorik.