Josu Maroto
Kalean jakin nuen, koadrilen artean gai honi buruznahikoa hitz egiten ari baita. Nire iritziz honelakoak botatzen hasibaino lehen programazioa hobetu beharko litzateke.
Mº Dolores Bermúdez
Programazioa ikusten ari nintzela jakin nuenpelikula hauek botatzen ari zirela. Ondo iruditzen zait pelikulahauek botatzea, gero norberak ikuste edo ez ikustea du. Hala ere,zertxobait ikusi dut eta ez zaizkit batere gustatu.
Ander Okariz
Anaiak esanda jakin nuen pelikula hauek botatzenari zirela. Zatiren bat ikusi dudan arren, ostiraletan kaleraateratzen naiz. Ondo iruditzen zait botatzea. Halere, hauek osokalitate txarrekoak dira.
Xabier Etxeberria
Lagunartean nengoela jakin nuen pelikula hauekbotatzen ari zirela. Ondo iruditzen zait, denetik ikusi behar baita.Gainera, gustukoa ez baduzu katez aldatzeko aukera duzu.
Roberto Varela
Koadrilakoekin nengoela jakin nuen. Gizonezkoakpelikula hauek botatzearekin ados agertu ziren. Nire etxean ez da UTBikusten, baina ondo iruditzen zait pelikula hauek botatzea. Honelabehintzat eskaintza zabaltzen da.
Aitor Mendizabal
Tabernan jakin nuen pelikula hauek botatzen hasi direlaeta egia esan jendea dezente ari da gai honi buruz hitz egiten.Arraroa iruditzen zait herriko telebistan honelako pelikulak asterobotatzea.