Gustura al zaudete eskainitako emanaldiarekin?
Bai, oso gustura gaude. Izugarrizko lana izan dabaina merezi izan duena. Sei hilabetez ihardun dugu entsaioetan,gauez egin izan ditugu, bakoitzak bere lanak bukatu ondoren. Merituhandia izan du bertako jendeak. Dinamika polita sortu da taldean,giro polita izan dugu, irri asko egin dugu eta ongi aritu gara.
Zenbatek hartu duzue parte pastoralean?
70 lagun inguru aritu gara. GuztiakUrdiñarbetarrak. Angela, Iparragirren emaztea antzezten duengaztea ezik, bera Azkaingoa izan arren Urdiñarben bizi daegun.
Zenbat denboraz aritu zarete hau guztia prestatzen?
Martxoan hasi ginen entsaiuekin. Hala ere bi nahigabeizan genituen taldean. Taldekide batek eritasun larria izan zuen etabeste kide gazte bat hil egin zen. Hau dela eta hilabete batzuezbertan behera utzi behar izan genituen prestaketa lanak. Serioskimaiatzean hasi ginen. Guretzat lanik zailena zortzikoaren erritmoahartzea izan da. Zuberoan ez gaude zortzikoan kantatzen ohituak etabelarria erritmo horretara egitea izan da zailena.
Ba al duzue “Iparragirre Pastorala” Urdiñarbetik kanpoantzezteko asmorik?
Pastorala hau Urdiñarbetik kanpo berehalaantzeztea nahikoa zaila izango litzateke, partaide asko nekazariakdirenez, garai honetan lan handia baitute artaldeekin. Bainaaurrerantzean gustatuko litzaiguke gure herritik kanpo emanaldirenbat egitea eta hegoaldeko herrietan pastorala zer denerakustea.
Urretxura etortzeko asmorik ba al duzue?
Plazerra handia izango nuke neronek eta baita taldeguztiak ere. Benetan polita izango litzateke guretzat Iparragirrerensorlekuan bertan pastoral hau antzeztu ahal izatea, pastoral honetanJose Mari Iparragirreren bizipenak kontatzen baitira. Bere bizitzarenjoan etorriak azaltzeaz gain, bere abestiak berak idatzi bezala,gipuzkeraz alegia, kantatzen dira. Gu zubereraz hitz egiten ohituakgaudenez, zaila egin zaigu abesti hauek ikastea, eta gusturaasko kantatuko genituzke urretxuarren aurrean beraien laguntzarekin.
Etxahun Iruri urdiñarbetarrak idatzitako pastorala duela 19urte antzeztu zenuten lehenengo aldiz, aktoreak orduko berberak alzarete?
Aktore gehienak duela 19 urte aritu ginen berberak gara,orduan parte hartu genuenok ihardun gara oraingoan ere. Hala ere,haurren eta aingeruen papera antzezteko herritar gazteago batzuenlaguntza behar izan dugu. Gazte hauek gogo onez parte hartu dutepastoralean eta oso ondo aritu dira beraien lanean.
Publikoaren partehartzea handia izan zen emanaldian.
Asko hunkitu gintuen publikoaren jarrerak, oholtzagainean ere antzeman genuen ikusleak emanaldia gustura jarraituzuela.
Pastoralak Zuberoan besterik ez dira egiten egun.
Zuberoan bakarrik jarraitzen dugu pastoralekin.Pastoralak oso zaharrak dira hala ere, Frantzian Erdi Aroan hasiziren antzezten, tragedia izenarekin.