-Zer izan nahi zenuen umetan?
Gizartearentzat onuragarria izan nahi nuen.
-Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Irakurri, zinera joan eta lagunekin hitz egin.
-Bizitzeko toki bat?
Oso gustura nago bizi naizen tokian.
-Antzerkia ala zinea?
Biak berdin atsegin ditut, %50ean.
-Gustuko aktoreak?
Jack Nicholson eta Katherine Hepburn.
-Imanol Arias ala Patxi Bisquert?
Patxi Bisquert ezaguna dut, baina Imanol Arias ere oso ona da. Biak dira onak.
-Filmak zinean ala telebistan?
Zinean.
-Musika jotzeko, kantatzeko, dantzatzeko ala entzuteko?
Gauza bakoitza bere momentuan.
-Musika gregorianoa ala bakailaoa?
Martxarako bakailaoa, lasai egoteko gregorianoa.
-Zer moduzkoak dira egungo gazteak?
18 urte daramatzat monitore lanetan eta ez dira asko aldatu. Oraingoak zintzoagoak dira, baina errespetu gutxiago dute.
-Eta monitoreak…
Gorputz eta arimaz aritzen dira lanean, batzuetan gehiegi, eta esperientzia handia dute. Urte gehiegi daramate lanean.
-Nongo bisitariak hurbiltzen dira Antiguara?
Kataluniarrak eta madrildarrak gehienbat eta inguruetako eliztarrak egunero.
-Nor gustatuko litzaizuke ezagutzea?
Burua bere lekuan duen edonor.
-Norekin pasatuko zenuke asteburu bat?
Ezaugarri berbera duen edonorekin.
-Ilehoriak ala beltzaranak?
Beltzaranak.
-Egindako azken oparia?
Betaurreko batzuk.
-Eta jasotakoa?
Gorbata bat.
-Data bat?
Iazko urria, Parisen izan ginenekoa.
-Neska izen bat?
Maria, bere osagarriekin.
-Zein egunkari irakurtzen duzu?
El Diario Vasco.
-Gustuko telebista saioa?
Informe Semanal eta filmeak.
-Bereziki gorroto duzuna?
Lehiaketak.
-Liburu bat.
Agatha Christieren eleberriak.
-Filme bat.
El resplandor.
-Abesti bat.
Oi Ama Euskal Herria.
-Soinu bat.
Bibolinarena.
-Usain bat.
Labandarena.
-Ukitzeko…
Giza azala.
-Janari bat.
Marmitakoa.
-Ura ala…
Ardo gorria.